Aza 25 25

Harkaitz Cano Silueta Iruñean

Harkaitz Cano idazleak Silueta liburu berria aurkeztuko du Santi Leonek lagunduta azaroaren 25ean (asteartea) 19:30ean Iruñeko Hizkuntza eskolako areto nagusian.

silueta

Aza 25 25

Hasier Larretxea Guztia urruntzea da

Hasier Larretxeak Guztia urruntzea da poema liburua aurkeztuko du azaroaren 25ean (asteartea) 11:30ean Donostiako Plaza Berriko liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.
Guztia urruntzea da - Hasier Larretxea - azala

Aza 25 25

Hasier Larretxearen poema liburu berria

Zerbait bada Hasier Larretxearen poema liburu berriaren muinean, distantziaren ideia atzemanezina da hori. Hortik izenburua, Guztia urruntzea da. Hiru atalek osatzen dute liburua —“Klorodun itzalak”; “Korapilatutako hariak”; “Sua itzaltzen bada”— eta begirada batek lotzen ditu hirurak; zerura begiratzen du poetak, ur zuloetara, iragana den larre kotatu lohitura. Haurtzaroko minez ari da eta gaurko argi izpiez, belaunikatzeaz eta besarkatzeaz, unean izendatu ezin izan zenak utzitako hutsuneaz. Bertze bizitza bat kausitzeko irrikan, bizitza honen beraren baitan. Osorik irakur dezakezue sarean.

Guztia urruntzea da - azala - Hasier Larretxea

Aza 24 25

Nazim Hikmet eta Antonia Pozzi Munduko poesia kaierak bilduman

Nazim Hikmet (Gotzon Barandiaran itzultzaile) eta Antonia Pozzi (Joannes Jauregi itzultzaile) poeten antologiak arkeztuko dituzte azaroaren 24an (astelehena) 12:00etan Munduko Poesia Kaierak bilduman, Donostiako Plaza berriko liburutegian. Susa-literatura.
MPK - Nazim Hikmet - azala MPK - Antonia Pozzi - azala

Aza 24 25

Imanol Murua Biba gorriac!

Imanol Murua Uriak Biba gorriac! liburua aurkeztuko du azaroaren 24an (astelehena) goizeko 11:00etan Donostiako liburutegi zaharrean.
bibagorriac

Aza 24 25

Nazim Hikmet Munduko Poesia Kaieretan

1920-1930etan Turkiako Errepublika jaio berria eraldatze-prozesu betean zegoen, eta hogeitaka urteko Nazim Hikmet idazleak ordura arteko poesia molde zaharkitu eta elitistekin hautsi, eta herriaz eta herriari zuzenean mintzo zitzaion idazkera bat proposatu zuen. Klasikoentzat eskandalu iturri, gazteentzat eredu eta akuilu, sona handia hartu zuen. Komunismoarekin konprometitu zen eta horrek espetxealdi luzea ekarri zion, eta gerora Turkia utzi beharra; Errusiara ihes egin eta han hil zen 1963an. Hikmetek hizkera gardena darabil bere poemetan, metafora urri eta argiz zipriztindua. Eta hala ere, erraxkeriarik ez da haren poesian. Eguneroko elementuetatik abiatzen da, baina topikoetatik urrun poemak hartzen duen ezusteko bidean gordetzen da edertasuna. Lehen ere euskarara ekarria, poema antologia eskaini digu orain Gotzon Barandiaranek Munduko Poesia Kaieren bildiuman.

MPK - Nazim Hikmet

Aza 24 25

Antonia Pozziren poema antologia

Milanen jaio zen, 1912an, Antonia Pozzi poeta. Irakasle aritu zen, baina argazkilaritza eta poesia izan zituen bizigai batik bat: milaka argazki eta ehunka poema utzi zituen. Eta, bi jardun horietarako, hiria bai baina batez ere Lombardiako inguru menditsuak izan zituen inspirazio. Gailurrak eta magalak, basoa, likena, zeruak: Pozziren obran natura da jokaleku, hari eta isla. Behatzaile zoli, idazleak egoeren eta lekuen erretratu zinezkoak egiten ditu. 26 urte zituela hil zen, oso gazterik, baina utzi zuen obra esanguratsua: ale deskriptiboak, baina baita narratiboak ere, konfidentzialak tartean; hizkera laua da, neurtitzik eta errimarik gabea, baina hitzak argiak izanagatik, idazkera ez da hain gardena. Poesia iradokitzaile bat, Munduko Poesia Kaierak bildumara eta euskarara lehenbizikoz ekarri duena Joannes Jauregiren itzulpenak; hona hemen Antonia Pozziren kaiera.

MPK - Antonia Pozzi

Aza 21 25

Eider Rodriguez Dena zulo bera zen Ean

Eider Rodriguez idazleak plazaratu berri duen Dena zulo bera zen liburua hartuko dute berbagai hilabete honetan, azaroaren 21ean (barikua) 19:30ean Eako Eskolondon. Txarakie.

txarakieider

Aza 21 25

Truman Capote Odol hotzean Iruñean

Truman Capoteren Odol hotzean liburuaz arituko dira azaroaren 21ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.

 

Aza 21 25

Mikel Ibarguren Haize begitik

Mikel Ibargurenek Haize begitik poema liburu berria aurkeztuko du azaroaren 21ean (ostirala) 11:30ean Donostiako Plaza berriko liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.
Haize begitik - azala - Mikel Ibarguren

Aza 21 25

Mikel Ibargurenen poema liburu berria

Seigarren poema liburua argitaratu du Mikel Ibargurenek, Haize begitik. Urdina ikusten da liburuko leiho guztietatik. Itsasoarekin bat egiten duen zeruertza, udatiarrak, polizia argiak eta arrainontziak. Barruan, berriz, zabor-poltsak, iratzargailuak eta labean harrotzen pizzak. Geografia oso konkretu baten begiralekutik, kasik arrozteraino behatzen du eguneroko hurbilena poemotako ahotsak; albisterik gabeko egunak, lankideak eta grebalariak, euria zarra-zarra, maitasuna eta minbizia. Erbesteratu bat atzo arteko etorkizunari galdezka, bai eta zorionari ere. Gaurtik aurrera osorik sarean.

Haize begitik - azala - Mikel Ibarguren

Aza 20 25

Edith Wharton Ethan Frome Gasteizen

Edith Wharton idazlearen Ethan Frome liburua hartuko dute hizpide azaroaren 20an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Aza 20 25

Uxue Alberdi Esne berriketan Larrabetzun

Uxue Alberdi Esne berriketan liburuari buruz berbetan egongo da azaroaren 20an (eguena) 19:00etan Larrabetzun.
uxueberbetan

Aza 20 25

Hedoi Etxarte Izen baten promesa

Hedoi Etxartek Izen baten promesa bere lehen nobela aurkeztuko du azaroaren 20an (osteguna) 12:00etan, Donostiako liburutegian, San Jeronimo kaleko sotoan. Argitaletxea: Susa.

izenbatenpromesa

Aza 20 25

Hedoi Etxarteren aurreneko nobela

Aitor Etxarte Berezibarren hiletan oihukatutako akats batek (Gora Liga Komunista Iraultzailea!) idazlearen aitaren gaztaroko jendea elkartu du Izen baten promesa liburuan; lagunak, maitaleak, militantziako kideak. Haien hitzek osatzen dute orain kontakizunaren erdia, eta beste erdia, berriz, Aitorren galeraren aurreko minak idatzi du; erritu faltak, doluan atxiki nahi den guztiak. Nor izan zen Aitor aita izan aurretik, eta, beraz, nor izan zen aita izan zenean ere? Langile askapenarekiko konpromisoa, euskaldun izatearen pasioa eta malefizioa. Egun batetik bestera den-dena alda zitekeela sinetsi zuen belaunaldi bat (azkena?) eta potentzia haren guztiaren hondamendia, gaur arte, Hedoi Etxarteren nobelan. Osorik irakur dezakezue sarean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak