Aza 09 24

Gotzon Barandiaran Galbahea Getxon

Gotzon Barandiaranek Galbahea poema liburua musikaz lagundurik aurkeztuko du azaroaren 9an (zapatua) 20:00etan Getxoko Muxikebarrin.

 

Aza 07 24

Uxue Alberdi Hetero Bilbo, Zarautz eta Iruñean

Uxue Alberdik Hetero liburu berria aurkeztuko du azaroaren 7an (osteguna) Bilboko Biran, azaroaren 8an (ostirala) Zarauzko Garoan eta azaroaren 13an (asteazkena) Iruñeko Txalaparta liburudendan.
hetero_aurkezpenak

Aza 07 24

Gotzon Barandiaran eta Harkaitz Cano Galbahea / Ulu egiteko bolondres bila Donostian

Gotzon Barandiaran eta Harkaitz Cano elkarrekin arituko dira Galbahea eta Ulu egiteko bolondres bila poema liburuei buruz solasean azaroaren 7an (osteguna) 18:30ean Donostiako Kaxilda liburudendan.

 

Aza 06 24

Bi poeta portugesez

Azaroaren 6 batez jaio zen, 1919an, Sophia de Mello idazlea, Portugalgo XX. mendeko poesiagintzaren ahots inportanteenetako bat, klasizismoari eta ezagutza estetikoari lotua.  Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduman Sophia de Melloren poesiaren antologia plazaratu zen 2015ean —Beñat Sarasolaren hitzaurretik hartuak dira poetari buruzko hitzak—, Iñigo Roquek euskaratua.  1901eko azaroaren 7an, berriz, Brasilgo poeta handietarik bat jaioa zen, duela 60 urte zendu zena: Cecilia Meireles. Poeta (eta artikulugile) intimista, modernismoaren gailurtzat joa da. Hamar poema euskaratu zituen Koldo Izagirrek. Ozeanoaren alde banatan portugesez idatzi zuten bi poeta handi, euskaraz.

Aza 06 24

Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa Iruñean

Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua liburuaren errezitaldi musikatua egingo dute Eider Beobide eta Xalba Ramirezek  azaroaren 6an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Laban.
p02_rifqa

Aza 05 24

Gotzon Barandiaran eta Harkaitz Cano Galbahea / Ulu egiteko bolondres bila Durangon

Gotzon Barandiaran eta Harkaitz Cano elkarrekin arituko dira Galbahea eta Ulu egiteko bolondres bila poema liburuei buruz solasean azaroaren 5ean (asteartea) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan.
ulu_galbaheHitz

Aza 02 24

Santu gutxi letren sarean

Omiasaindu egunaren biharamuna, azaroaren 2a, difuntuen eguna da tradizio kristauan, arima araztu eta santu izateko bidean daudenena. Eta baditugu gure amaraunean egun horretan hildako bost idazleren lanak online. Andima Ibinagabeitia hil zen azaroaren 2an, 1967an, eta sarean irakur litezke bere idazlan hautatuak eta gutunak. Egun berdinean zendutakoak dira Bernard Shaw (1950), Candida lana irakurgai; Johannes Urzidil (1970), Kafka eta Golem-en mistika irakurgai; eta Pier Paolo Pasolini (1975), sarean hainbat lan irakurgai dauzkana. Bistan denez, gure Ibinagabeitia ez besteak santu izateko oso aukera gutxi.

Aza 01 24

Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Huntaz eta hartaz Baigorrin

Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Huntaz eta hartaz  arituko dira azaroaren 1ean (ortzirala) 20:30ean Baigorrin, Urdozeko kaperan. Muga gainetik Baigorri / Tafalla.
huntaz_hartaz

Urr 29 24

Maite Lopez Las Heras Poetandreak Iruñean

Maite Lopez Las Heras itzultzaileak Poetandreak literatura greko-latindarrean antologia poetikoa atondu ostean, urriaren 29an (asteartea) 19:00etan Iruñean, Nafar ateneoaren egoitzan. Joxemiel Bidador poesia taldea.
poetandreak

Urr 27 24

Munduko Poesia Kaierak Azpeitian

Munduko Poesia Kaierak bildumako poemak irakurriko dituzte urriaren 27an (igandea) 18:00etan Azpeitiko San Agustin Kulturgunean. Apoa.
mpk_apoa

Urr 26 24

Aingeru Epaltza Erretzaile damutuen konpainia Ondarroan

Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia  nobelaz ibiliko dia urriaren 26an (zapatua)  goizeko 10:00etan Ondarroako liburutegian.

Urr 25 24

Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Huntaz eta hartaz Iruñean

Joseba Sarrionandia eta Ruper Ordorika Huntaz eta hartaz  arituko dira urriaren 25ean (ortzirala) 19:30ean Iruñean, Nafarroako antzerki eskolan. Karrikiri.
huntazhartaz3nea

Urr 25 24

Adania Shibli Detaile xume bat Iruñean

Adania Shibliren Detaile xume bat liburuaz ariko dira urriaren 25ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendako irakurle-taldean.

Urr 25 24

Miñan oholtzan, pular hizkuntzan eta kantu baten

Urriaren 18an estreinatu dute Luhuson Miñan antzezlana, aurrerantzean Euskal Herriko hainbat herritan ikusi ahalko dena. Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan  (Susa, 2019) liburua oinarri hartuta ondu dute antzezlana Artedramakoek, Timberlake Wertenbakerren egokitzapenarekin eta Ander Lipusen zuzendaritzapean.
miñan_artedrama

Miñan pularrez

Egunotan, hain zuzen ere, lehendik zenbait hizkuntzatan emandako Miñan pularrera itzuli da, Ibrahima Balderen hizkuntzara, eta argitaratu. Hementxe irakur daiteke Mo Kuletee idazle fulak pularreratutako testua.

Latitude horietan

Miñan liburua oinarri hartuta, Gorka Urbizu musikariak ere abesti bat sortu du: Latitude horietan.

Urr 24 24

Lide Hernando Muñoz Izotz ura Gasteizen

Lide Hernando Muñoz Izotz ura nobelari buruz arituko da urriaren 24an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
narr149_altuan

Agenda

Efemerideak

Kritikak