maiatza 26 17

Literaturiaren sarrera ekitaldia Zarautzen

Bea Salaberrik eta Katixa Dolharek egingo dute Literaturiako sarrera ekitaldia maiatzaren 26an (ostirala) 19:00etan Zarauzko Modelo aretoan.

maiatza 25 17

Markos Gimeno Vesgaren errezitaldia Zarautzen

Markos Gimeno Vesgak errezitaldi hitzperimentala eskainiko du maiatzaren 25ean (osteguna) 20:00etan Zarauzko Euskalduna tabernan.

maiatza 25 17

Amaren heriotzak libreago egin ninduen Gasteizen

Mari Luz Estebanekin Amaren heriotzak libreago egin ninduen poema liburuaz ariko dira maiatzaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

maiatza 25 17

Literatur solasaldia Iruñean

Itxaro Borda, Marikita Tambourin eta Lucien Etxezaharretak solas egingo dute maiatzaren 25ean (osteguna) 19:00etan Iruñeko Kondestable Jauregian.

maiatza 25 17

Ehiztariaren isilaldia Getarian

Luis Garderen Ehiztariaren isilaldia nobelaz jardungo dute maiatzaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.

maiatza 25 17

Sumisioa Zarautzen

Michel Houellebecqen Sumisioa aztertuko dute maiatzaren 25ean (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

maiatza 24 17

Gaueko zaintzailea Tolosan

Julen Belamunoren Gaueko zaintzailea nobelaz ariko dira maiatzaren 24an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

maiatza 24 17

Espedizioa Oñatin

Juanra Madariagaren Espedizioa liburuaz ariko dira maiatzaren 24an (asteazkena) 18:30ean Oñatiko liburutegian.

maiatza 24 17

Mrs. Hemingway Arrasaten

Naomi Wooden Mrs. Hemingway aztertuko dute maiatzaren 24an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko liburutegian.

maiatza 24 17

Minorreko komedia, Hans Keilson

Hans Keilsonen Minorreko komedia aurkeztuko dute maiatzaren 24an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.

maiatza 23 17

Hormako paper horia Oiartzunen

Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia aztertuko dute maiatzaren 23an (asteartea) 20:00etan Oiartzungo liburutegian.

maiatza 23 17

Jostorratza eta haria Zornotzan

Yolanda Arrietarekin Jostorratza eta haria nobelaz jardungo dute maiatzaren 23an (asteartea) 19:00etan Zornotzako liburutegian.

maiatza 22 17

Langston Hughes-en Etxea

Berrogeita hamar urte maiatzaren 22an hil zela Langston Hughes, beltzen ordezkaria izango zena Estatu Batuetako eta are munduko literaturan. Arte handiz eta espiritu zorrotzez, beltzak gizartean zeukan lekua islatu zuen ingelesez egindako literaturaren molde guztietan: nobela, ipuina, antzerkia, poesia, kantua, artikulua, hitzaldia… Lan erraldoi horren emaitza izan zen, hala berean, beltzak leku hartzea literaturan bertan, alegia, ez beltza izateagatik, bere mezuaren unibertsalagatik baizik. Leku askotan bizi izan zen eta leku asko bisitatu zituen. Nazioarteko Brigadetan ere heldu zen Espainiara, faxismoari aurre egiteko. Formakuntza handiko idazlea izan arren, bere bizipenetatik atera zuen literatura egiteko gaia. Eta bere kontzientziatik.  Etxea izeneko ipuina eskaintzen dizuegu (Home, 1933), Zuri jendearen manerak bildumatik hartua (The Ways of White Folks).

maiatza 19 17

Telleria eta gero, zer? Lekarozen

Ernesto Pratekin Telleria eta gero, zer? nobelari buruz ariko dira maiatzaren 19an (ostirala) 20:00etan Lekarozko Hiru Iturri ostatuan.

maiatza 19 17

Watsondarrak Ean

Jane Austenen Watsondarrak aztertuko dute maiatzaren 19an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon

Agenda

Efemerideak

Kritikak