Urr 26 17

Sarrionandiaren obrari buruz Iurretan

Joseba Sarrionandiaren ondarea” hitzaldia egingo du Aitzpea Azkorbebeitiak urriaren 26an (osteguna) 18;30ean Iurretako Ibarretxe kultur etxean. Ondoren Isaac Xubinen errezitaldia.

Urr 26 17

Gaueko zaintzailea Arrasaten

Julen Belamunoren Gaueko zaintzailea nobelaz solas egingo dute urriaren 26an (osteguna) 18:15ean Arrasateko Kulturaten.

Urr 26 17

Jose Rizalen Azken adioa

1896ko abenduaren 30ean, Manilako Bagumbayan parajean, fusilatu zuten Jose Rizal. Delitua: sedizioa. Espainiako erresumaren aurka altxatzeagagtik atxilotu, epaitu eta hiltzera kondenatu zuten. Bi urte geroago lortuko zuten Filipinen independentziaren aldeko aktibista, Noli me tangere eleberriak egin zuen ezagun letren eta politika kolonial katoliko-nazionalaren kontrako borrokaren munduan. Fusilatu bezperan, Jose Rizalek Nire Azken Adioa poema idatzi zuen, egun sediziotsu hauetan euskarari ekarri dioguna.

Urr 26 17

Jainkoen zigorra, Alberto Ladron Arana

Alberto Ladron Aranak Jainkoen zigorra nobela aurkeztuko du urriaren 26an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Urr 25 17

Ravel Tolosan

Jean Echenozen Ravel aztertuko dute urriaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Urr 25 17

Ametsondoa, Peru Magdalena

Peru Magdalenak Ametsondoa kontakizun liburua aurkeztuko du urriaren 25ean (asteazkena) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Urr 24 17

Pott Bandari buruz solasaldia Bilbon

Pott Bandari buruz mintzatuko dira Bernardo Atxaga, Jimu Iturralde eta Ruper Ordorika urriaren 24an (asteartea) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Urr 24 17

Hilda dago poesia? Iurretan

Joseba Sarrionandiaren Hilda dago poesia? liburuaz jardungo dute urriaren 24an (asteartea) 18:30ean Iurretako liburutegian.

Urr 24 17

Seamus Heaneyren
poema antologia

Landa-eremua eta lurra dira eremu nagusi Seamus Heaneyren poesiagintzan, eta hala ere poesia moderno eta garaikidea egiten du. Poeta ezaguna eta goretsia Irlandan eta ingelesdunen artean, Nobel saria jaso izanak beste lur eta hizkuntzetara zabaldu zuen. Orain euskarara, Xabi Bordak egindako itzulpenari esker. Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratu da Seamus Heaneyren poema antologia, bildumaren udazkeneko emanaldiaren hirugarrena osatuz.

Urr 24 17

Munduko Poesia Kaiera berrien aurkezpena

Munduko Poesia Kaiera berriak aurkeztuko dituzte urriaren 24an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi Zaharreko sotoan. Chuya Nakahara, Rosalia de Castro eta Seamus Heaney. Argitaletxea: Susa.

Urr 23 17

Rosalia de Castroren
poesia kaiera

“Gaur egun ere poesia galegoz idazten jarraitzen bada, neurri batean bederen Rosalia de Castrori esker da”. Halaxe dakar Munduko Poesia Kaierak bilduman Rosalia de Castro poetaren hitzaurreak, eta  zuzen esana da Galiziako literaturan ezinbesteko erreferentzia denari buruz. Susa argitaletxeak kaleratzen duen bilduman galegotik eginikako lehen itzulpena, Koldo Izagirrek egina, emakumearen bizimodua, lurra, herriaren miseriak, amodiozko penak eta beste kantatu zituen poetaren lana daukazue euskaraz irakurgai.

Urr 23 17

Nola heldu naiz ni honaino Igorren

Kattalin Minerren Nola heldu naiz ni honaino nobelaz berba egingo dute urriaren 23an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Urr 22 17

Chuya Nakahararen
poema antologia

Japoniako XX. mendeko  poeta handietako bat ekarri digu euskarara Hiromi Yoshidak: Chuya Nakahara. Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduman argitaratu da, eta klasikoa eta modernoaren artean zubiak egiten asmatu zuen poeta dakarkigu.  Sinbolista frantsesak japonierara itzuli zituen, eta bere poesiagintzan txertatu Japoniako tradizio poetikoarekin konbinatuz. Gaur 80 urte hil zen Nakahara —30 urte zeuzkala— euskaraz irakur daiteke, hemen.

Urr 20 17

Gerrak ez du emakume aurpegirik Ean

Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik aztertuko dute urriaren 20an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Urr 20 17

Itxaro Bordaren hitzaldia Donostian

Itxaro Bordak “Aniztasun sexoafektiboa euskal literaturan” hitzaldia eskainiko du urriaren 20an (ostirala) 19:00etan Donostiako Liburutegiko sotoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak