Abe
19
24
Gaur aurkeztuko dira prentsaurrean Munduko Poesia Kaierak bildumako azken aleak. Jacques Preverten kaieraz (Koldo Izagirrek itzulia) eta Manuel Vazquez Montalbanenaz (Jon Alonsok itzulia) gain, kaier berezia ere argitaratu da, bildumaren 10. urteurrena eta ordura arteko 50 aleen uzta ospatzearren: bizirik dauden 39 idazleren poema bana euskaratu dute beste hainbeste itzultzailek. Poesia maite duten eta lan euskaratuak gogoko dituzten guztien gozagarri.
Abe
18
24
Itziar Ugarteren Gu gabe ere poema liburuari buruz arituko dira abenduaren 18an (osteguna) 19:00etan Azpeitiko Dinamoa sormen gunean.

Abe
18
24
Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz arituko da abenduaren 18an (asteazkena) 18:30ean Lakuntzako liburutegian.

Abe
18
24
78 urterekin agur esan digu Patri Urkizuk. Idazlea, irakaslea eta ikerlaria izan dugu Lezon jaiotako laguna. Patriurkizu.eus webgunean bere lan guztiak sareratu ostean, bere obra -baita argitaratu gabe utzitako lanak ere- irakurgai utzita joan zaigu. Narratibako obrak, poesia, antzerkia -erreferentea izan da Urkizu euskal antzerkiaren munduan-, itzulpenak bilduta daude webgune horretan.
1975. urtean argitaratu zuen Kriseilu argitaletxearekin Sekulorum sekulotan nobela. Basquepoetry atarian, bere zenbait poema irakurriko dituzue, eta Susa literatura argitaletxearekin ere hainbat lan karrikaratu zituen: Zoazte hemendik! (1985), Jon Miranderen gutunak bildu eta apailatu zituen hamar urte beranduago eta Agosti Chaoren Kantutegia prestatu eta argitaratu genion 2006an.
[ argazkia: argia.eus ]
Abe
17
24
Miren Amuriza eta Uxue Alberdi, Pleibak eta Hetero liburu berriei buruz berbetan arituko dira abenduaren 17an (asteartea) 19:00etan Elgoibarreko Pitxintxun. Zu non, han da!


Abe
13
24
Jule Goikoetxea idazlea Politeismo bastarta lau egun Angela Davisekin liburuarekin eta Uma Ulazia Euskal Herriko greba feministak diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik Lisipe bildumako saiakerarekin egongo dira abenduaren 13an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Txalaparta liburudendan.

Abe
13
24
June Fernandezek Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera aurkeztuko du abenduaren 13an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Liburutopian. Lisipe bilduma.

Abe
13
24
Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria hizpide izango du Ibon RG lagun duela abenduaren 13an (ostirala) 19:00etan Urduñako Pagoa liburudendan. Zu non, han da!

Abe
13
24
Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz arituko da abenduaren 13an (ostirala) 19:00etan Lesakako liburutegian.

Abe
12
24
Truman Capoteren Kameleoientzako musika narrazio liburuaz jardungo dute abenduaren 12an (osteguna) 19:30ean Gasteizko liburutopian.

Abe
12
24
Unai Elorriaga Francesco Pasqualeren bosgarren arima nobelari buruz arituko da abenduaren 12an (osteguna) 18:30ean Gasteizko Ezkisu liburudendan. Zu non, han da!

Abe
12
24
Lutxo Egiaren Guardasol gorria eta Ximun Fuchs eta Axut! kolektiboaren Lurrez estali aurkeztuko dituzte abenduaren 12an (osteguna) 11:30ean Donostiako Konstituzio plazako liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Ganbila.

Abe
08
24
Mikel Ayllon, Pablo Barrio, Lutxo Egia eta Ximun Fuchs Ganbila bildumak 2024an argitaratu dituen antzerki testuak aurkezten egongo dira abenduaren 8an (igandea) 12:30ean Durangoko azokako Ahotsenean.

Abe
08
24
Munduko Poesia Kaierak bilduman Anne Hebert, Giorgos Seferis, Jacques Prevert eta Manuel Vazquez Montalban idazleen antologia bana aurkeztuko Aiora Jaka Irizar, Maite López Las Heras, Koldo Izagirre eta Jon Alonso itzultzaileek, Maialen Berasategi Catalán eta Isabel Etxeberria Ramírez editoreekin abenduaren 8an (igandea) 12:00etan Durangoko azokan. Ahotsenea.
