Urr 11 18

Alejandra Pizarniken poemak

Naziengandik ihes egin zuen familia judutar baten abaroan Argentinan jaioa, Alejandra Pizarniken poesian aski presente da arroztasun sentipena, inon errotzeko zailtasuna, nonahi atzerritar sentitzearena. Sentimendu hori, baina, geografikoa bainoago existentziala izatera iristen dela esan liteke, ni-aren eta munduaren artean arrakala gaindiezina egongo balitz bezala. Hala, Pizarniken poesia, nitasun indartsu baten aldarrikapena da. Honakoa aukera bikaina dugu Pizarniken lana autoreari buruzko ideia topikoez —depresioa, histeria, arazo psikiatrikoak, suizidioa— erauzirik irakurtzekoa. Asier Sarasolak ekarri ditu euskarara haren poemak.

Urr 10 18

Winston Martin Etxeberria

Martin Etxeberriak Winston poema liburua aurkeztuko du urriaren 10ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Urr 10 18

Zer luzea negu hau Josu Goikoetxea

Josu Goikoetxeak Zer luzea negu hau poema liburua aurkeztuko du urriaren 10ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Urr 10 18

Yannis Ritsosen poemak

Greziako poeta moderno handienen artean kokatu ohi du kritikak Yannis Ritsos. Alderdi Komunistako kide, bere obra esetsia izan zen eta kartzelaldiak bizi izan zituen. Ritsosen obran, gorabehera makur horien eragina agerikoa da, hala esplizituki auzi politikoak agertzen direlako, nola, zentsura ekidin nahian, errepresio garai batzuetan beste bide poetiko kriptikoagoak hartu zituelako. Obra oparoa ondu zuen Ritsosek, entseatu zituen neurri eta forma poetikoei dagokienez nahiz baliatu zituen poesia-genero ezberdinei dagokienez: lirika, bakarrizketa dramatikoak, poema epikoak… Joannes Jauregik ekarri ditu grekotik euskarara haren poemak.

Urr 09 18

Hitzen ahairea Bilboko Biran

Gotzon Barandiaranek Hitzen Ahairea. Zeri kantatzen diogu euskaldunok? solasaldia egingo du urriaren 9an (asteartea) 19:30ean Bilboko Bira kulturguneko Hamburgo Platz saioan. Musikaria: Rafa Rueda.

Urr 09 18

Zauri bolodia Getarian

Oier Guillan Zauri bolodia liburuari buruz arituko da urriaren 9an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean.

Urr 09 18

Hitzen ahairea Gotzon Barandiaran

Gotzon Barandiaranek Hitzen ahairea saiakera aurkeztuko du urriaren 9an (asteartea) 11:00etan Bilboko Bira kulturgunean. Argitaletxea: Susa literatura.

Urr 09 18

Jacques Brel, sei kantu

Urriaren 9an 40 urte bete dira Jacques Brel kantautore belgikanoa hil zela. Denborak ez du higitzen ahal izan parerik ez duen kantari eta letragile horren ahots guztiz pertsonala. Aurrez bagenituen Andoni Lekuonak 1990eko harmakadan euskaratutako bi kantu: Amsterdam portuan eta Ez nazazu utzi (segur aski, Brelen kantu ezagunena). Oraingo honetan, beste sei kantu eskaintzen dizkizugu, Josu Landak euskaraz moldatuak. Ezagutzen genituenontzat, gozagarri berria; deskubritu berri dutenentzat, haren sorkuntzan sakontzeko bidea.

Urr 06 18

Zertarako makinak eta erremintak? Elgoibarren

Gorka Arresek Zertarako makinak eta erremintak? hitzaldia emango du urriaren 6an (larunbata) 13:00etan Elgoibarko Euskara ala ezkara jardunaldien barruan.

Urr 06 18

Azken aurreko manifestua Elgoibarren

Harkaitz Canok Azken aurreko manifestua hitzaldia emango du urriaren 6an (larunbata) 10:30ean Elgoibarko Euskara ala ezkara jardunaldien barruan.

Urr 06 18

Garena guztiona balitz Elgoibarren

Gotzon Barandiaranek Garena guztiona balitz hitzaldia emango du urriaren 6an (larunbata) 9:45ean Elgoibarko Euskara ala ezkara jardunaldien barruan.

Urr 05 18

Mugaldeko anfibio baten kronikak Zarauzko Garoan

Edu Zelaietak Mugaldeko anfibio baten kronikak hizketagai izango ditu urriaren 5ean (ostirala) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendan.

Urr 04 18

Ene maite kuttun guztiak Hernanin

Anne Sexton idazlearen bizitza eta poemetan oinarrituta Ene maite kuttun guztiak lana eskainiko dute Harkaitz Cano, Ainara Gurrutxaga eta Amorantek urriaren 4an (osteguna) 20:00etan Hernaniko Biteri kultur etxean.

Urr 04 18

Bidaia literatura: kazetari mantso baten arrazoiak eta aitzakiak Gasteizen

Ander IzagirreBidaia literatura: kazetari mantso baten arrazoiak eta aitzakiak mintzagai dituela arituko da urriaren 4an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean. Gasteizko Irakurle kluba.

Urr 04 18

Emakumeak, kultura eta politika Angela Davis

Angela Davisen Emakumeak, kultura eta politika saiakera aurkeztuko dute urriaren 4ean (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Katakrak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak