Urr 20 18

Idazteko lanaren alderdi praktikoa Atxagaren tailerra Iruñan

Bernardo Atxagak Idazteko lanaren alderdi praktikoa literatura tailerra emanen du urriaren 20an (larunbata) goizeko 11:00etatik aurrera Iruñeko Pio XII. etorbideko Civicanen.

Urr 19 18

Alorretik lurrera hitzaldia Larrabetzun

Koldo Izagirrek Alorretik lurrera hitzaldia egingo du urriaren 19an (ostirala) 19:30ean Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urr 19 18

Istorio bakarra Ean

Julian Barnes-en Istorio bakarra hizketagai izango dute urriaren 19an (ostirala) 19:30ean Eako eskolondon.

Urr 18 18

Xala Zarautzen

Cynthia Ozick idazlearen Xala izango dute hizketagai urriaren 18an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendan.

Urr 18 18

Apirila Markinan

Iñigo Aranbarrik idatzitako Apirila nobelari buruz arituko dira urriaren 18an (osteguna) 19:00etan Markina Xemeingo liburutegian.

Urr 18 18

Zer luzea negu hau Larrabetzun

Josu Goikoetxeak Zer luzea negu hau poema liburua aurkeztuko du urriaren 18an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urr 18 18

Zauri bolodia Getarian

Oier Guillan Zauri bolodia liburuari buruz arituko da urriaren 18an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean.

Urr 17 18

Mendi-joak Deustun

Aingeru Epaltzarekin Mendi-joak narrazio liburua berbagai izango dute urriaren 17an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Berbaizun.

Urr 17 18

Udaberri kantoi-hautsia eta Proleterka Donostian

Fleur Jaeggy idazlearen Proleterka eta Mario Benedettiren Udaberri kantoi-hautsia itzulpenak aurkeztuko dituzte urriaren 17an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein (Literatura Unibertsala).

Urr 16 18

Gloria Fuertesen Antologia Iurretan

Gloria Fuertesen Antologia hartuko dute berbagai urriaren 16an (asteartea) 18:30ean Iurretako liburutegian.

Urr 16 18

Zauri bolodia Lasarten

Oier Guillan Zauri bolodia liburuari buruz arituko da urriaren 16an (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.

Urr 16 18

Ekaitza urrun Joanes Urkixo

Joanes Urkixok Ekaitza urrun nobela aurkeztuko du urriaren 16an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Urr 14 18

103 elkarrizketa idazleekin

Hamar urtetik gorako ibilbidea dauka Irakurrieran irratsaioak, Bizkaia Irratiak astero eskaini ohi duena Euskal Idazleen Elkartearen ekimenez. Saio horiek batik bat sortzaileekin izandako elkarrizketetan oinarritu izan dira. Horietako asko eta asko Hitzen uberan webgunean daude eskuragarri eta, horietatik abiatuta, 103 elkarrizketa estekatu ditugu Literaturaren Zubitegian. Ehunetik gora zubi berri, literaturaz areago gozatzeko.
Horra zerrenda: (gehiago…)

Urr 12 18

Ineko Sataren Galtza pare bat

Aitak hemezortzi urte zituen, amak hamabost, Ineko Sata jaio zenean. Nagasakitik Tokiora egin zuten, eta han, gurasoak bezain goiztiar, neskatoa zelarik hasi behar izan zuen jatetxeetan zerbitzari. Horrela ezagutu zituen idazleak eta unibertsitateko irakasleak. Haietako bat, Nakano Shigeharu, gidari literarioa izan zuen luzaz. Hemezortzi urte zituela hasi zen Roba (Astoa) aldizkari aurrerazalean kolaboratzen. Handik harat, Ineko Sataren lanek —nobelek eta ipuinek batez ere— pausoz pauso jarraitu zuten Japoniaren historia eta, bereziki, langile klasearen historia: autobiografia fikzionatu bat, askotan. Alderdi Komunistako kidea eta kanporatua, berriro kide eta berriro kanporatua, bizi osoan damutu zen II. Mundu Gerran azaldu zuen jaidura nazionalistaz. Gerraostean, Emakume Demokraten Klubaren sorreran egon zen. Nortasuna zeukan Ineko Satak. Emakume, langile, dibortziatu, militante, guraso… koktel sozial eta humanista ederra da bere obra luzea, errealismo sozialista aberastu bat modernismoz eta feminismoz. Urriaren 12an 20 urte beteko dira idazle handi eta ezezagun handiago hau hil zela, eta mendebaldeko hizkuntzetan atzeman ahal izan dugun ipuin bakanetako bat eskaintzen dizuegu frantsesetik ekarria, 1951n argitaratutako Zubon o kai ni (Galtza pare bat erosten), aipatu ditugun ezaugarrien eredu.

Urr 11 18

Munduko Poesia Kaier berriak

Munduko Poesia Kaierak bildumaren barruan Yannis Ritsos eta Alejandra Pizarniken kaierak aurkeztuko dira urriaren 11an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Agenda

Efemerideak

Kritikak