Urt 08 19
33 ezkil Iurretan
Miren Gorrotxategiren 33 ezkil berbagai hartuko dute urtarrilaren 8an (asteartea) 18:30ean Iurretako herri bibliotekan.
Urt 08 19
Miren Gorrotxategiren 33 ezkil berbagai hartuko dute urtarrilaren 8an (asteartea) 18:30ean Iurretako herri bibliotekan.
Urt 08 19
Anthony Burgessen Laranja mekanikoa hizpide hartuko dute urtarrilaren 8an (asteazkena) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean.
Urt 07 19
Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana liburuari buruz mintzatuko dira urtarrilaren 7an (asteartea) 19:00etan Donostiako Ikasbide kultur elkartean.
Urt 07 19
Edorta Jimenezen Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua mintzagai hartuko dute urtarrilaren 7an (asteartea) 18:30ean Galdakaoko Topa tabernan.
Urt 06 19
Irun hiria Literatur saria irabazi zuen 1994an Joakin Balentziak, Olerki sailean, Amaigabeko zikloa poemarioarekin. Sei urte lehenago Espaloian dago munduaren xilkoa lanean erakutsi zuen bidea jorratzen jarraitu zuen, ni-tik epikara hurbiltzen diren deien ildotik. Urte amaiera/hasiera honetan osorik dakargu, liburuari izena ematen dion poeman dioenez, “(…) agian zu, ni eta gu / berriro sortuko gara / amaigabeko zikloa errepikatzeko moduan…”.
Abe 30 18
Duela 50 urte, 1968ko abenduaren 20an, zendu zen John Steinbeck. XX. mendeko AEBetako idazle handietarik bat, gizarte estatubatuarraren erretratugile zorrotza izan zen, langile eta nekazarien munduarena, bi kostaldeen artean dagoen eremu zabaleko biztanleena. Horren adibide duzu Krisantemoak ipuina (The Chrysanthemums, 1937), Steinbecken narrazio bikain bat. Mikel Elorzak euskaratua eskaintzen dizuegu.
Abe 23 18
Alejanda Pizarnik eta Yannis Ritsosen poemak errezitatuko dituzte Asier Sarasola eta Joannes Jauregik abenduaren 23an (igandea) 19:00etan Oreretako Mikelazulo elkartean.
Abe 21 18
Kutxak antolatzen zuen Irun Olerki Saria bereganatu zuen 1984an Joannes d’Iraolaren poema bilduma obrak, Patziku Perurena leitzarraren lanak. Haurtzaroa, Gaztaroa eta Heriotza atalek batasun bat iradokitzen badute ere, eta nolabaiteko batasunik bada, poemak independenteak dira, eta haien bitartez Perurenak hainbat irudi eta gai jorratu zituen bere lehen poemarioa izan zen honetan, gerora landu duen ibilbidean bere unibertso literarioa osatu dutenak. Osorik eskaintzen dizuegu.
Abe 20 18
Friedrich Dürrenmatt idazlearen Epailea eta haren borreroa hizpide hartuko dute abenduaren 20an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Abe 19 18
Xabier Gantzarain Zuloa aurkezten arituko da abenduaren 19an (asteazkena) 18:00etan Zstoako kultur etxean.
Abe 14 18
Andrea Camilleriren Hilabete bat Montalbanorekin izango dute hizketagai abenduaren 14an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.
Abe 14 18
Harkaitz Canoren Mecanografiak ipuin antologia hizpide hartuko dute abenduaren 14an (ostirala) 19:30ean Eako eskolondon.
Abe 14 18
Xabier Gantzarain Zuloa aurkezten arituko da abenduaren 14ean (ostirala) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.
Abe 13 18
Yoseba Peñarekin Hariak nobela komentatuko dute abenduaren 13an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldean.

Abe 13 18
Kepa Altonaga Duvoisin kapitainaren malura liburuari buruz berba egitera hurbilduko da abenduaren 13an (osteguna) 19:30ean Algortako Aldai patronatuan. Uribe kostako irakurzaleen txokoa.