|
Amaigabeko zikloa
EROMENAREN INGURUAN
Eromena da gauza ez izatea, errealitate gehiegi pairatzeko gauza ez izatea.
Eromena da ezgauza izatea, ametsak efikaz bihurtzeko ezgauza edo biziaren seriotasuna jasatzeko ezgauza izatea, ilusioak ipuin eder batera itzultzeko gauza ez izatea edo eta ilusioak errepresentatzeko beste itxura, gaur onartuta ohi ez den giza konbentzio zaharra, zuhurrik ez delako ametsa.
Eromena da poesia egiteko modu zorrotza, serioegi bihurtzen den pasioa, estetiko bezala onartzen ez den zintzotasuna, egia hutsa baita eromena.
Eromena da gauza bihurtzearen aitzineko beldurra eta egun kanpoko kimika erabiltzen da gehienbat, modu burugabe batez, benetako giza aztura hori menperatzekotan, baina egiazko erokeria da sendatzeko grina hori, itsasoaren harrotasuna konjuroz mugatzeko nahia bezalakoa, edo gizakumeen errebeldia botikaz apaltzeko asmo asasinoa.
Eromena da isiltasuna edo isilik gehiago jasan ezin duen garrasi eder eta erlatsa.
Amaigabeko zikloa |