Amaigabeko zikloa
Joakin Balentzia

Kutxa, 1995

 

 

MAINDIREEN USAINA

 

Eskegitako maindire garbi berrien

usaina sartzen da

nire leihotik orain,

errekaren gurgura ere sumatzen dut

haizeak hosto malguak

astintzen dituen bitartean

eta gogoratzen dut gauera begira

gero etorriko zaidala

iragarritako zitara

egun hauetan hainbeste

behar nuen maitalea,

oroitzapen zoriontsu eta saminak

astindu, harrotu eta samurtzeko

hainbeste premia dudan amorantea,

belardi ilunaren

usaina dastatu,

irabazteko geratzen diren gudak

oraintxe ospatu,

pasioen errepresentazio

neurritu bat alai jokatzeko,

gauaren zirgitaldia,

orainaren aukera bakarra.

 

Amaigabeko zikloa
Joakin Balentzia

Kutxa, 1995