Amaigabeko zikloa
Joakin Balentzia

Kutxa, 1995

 

 

SUSMOPEAN

 

Susmopean bizi naiz,

beti susmopean

erruduna naiz, antza,

legez kanpoko piztia,

ohituren kontrako animalia,

gehiegi hegan egiten duen hegaztia,

susmopean bizi naiz

pasioen biktima ezohizkoa

izan ondoren,

bakardade eta barruko miseriaren

leherketa jasan ondoren,

eroen mundua ezagutu

eta heroiena ahaztu ondoren,

arrotza sentitzen naiz

aintzira ustel bateko

zenbait muga debekatu

zeharkatu dudalako,

beti susmopean nago

behin behineko askatasunean,

nire etxean bertan,

nire herrian bertan.

 

Amaigabeko zikloa
Joakin Balentzia

Kutxa, 1995