|
Amaigabeko zikloa
GALTZERDIAK SOILIK
Galtzerdiak soilik nituela neskatxa zurbil horrekin larrua jo nuen suhartasunez tenore gozo hartan, ohantzean egin genuen, hondarrean, negua baitzen, baina urtegi itzaltsuan ibili ginen biok, gori-gorian, filmeetako maitaleren bat sumatzen den gisa eta begiluzeak zirelakoan geundenez, eta batez ere hotza izatearren, babestu ginen mendiko etxola batean sua zegoela eta; komentutik atera berria zirudien neskatxa zurbilak, nobizia lizunaren antzera egin baitzuen amodioa nirekin, tenore eztitsu hartan, luzaro eutsi zioneko birgintasunen bat galdu zuen, antza, bazkalondoan larrutu ginelarik, neuk galtzerdiak soilik nituela arrunt ongi gogoratzen naiz eta.
Amaigabeko zikloa |