|
Amaigabeko zikloa
ZENBAT HISTORIA, HAINBAT GALDERA (Bertolt Brecht)
Norbaitek izan du giza irriaren historia idazteko asmo hantua, hau da, boterearen aurkako irri, algara, txantxa, herri amarrukeriaren zentzu iraunkorra hitz segida luze batez atzeman nahian, baina, non aurkitu horren aztarnak, non daude hezur barretsu horiek mikroskopioren batez aztertzeko moduan? Bakarrik aurki dezakegu zenbait puska idatzita azken mende hauetan hori ikertzeko eta hondarrean ez dakigu nola barre egiten zuen jendeak balizko egoera komiko horien aurrean, zehazki ezin baitugu jaso irri edo irribarre horren zentzu aldakor eta zalantzakorra, bere garaiko istorioak idatzi ohi zituena nahikoa gizon serioa baitzen eta eskuarki ez zen bat ere kezkatu jende arruntaren irri eta algara bereganatzen, haundien arrakasten aurrean koru grekoaren antzera ez bazen, jaun zahar eta berrien garaipenekin bat denok egiten dutela suposatuz, Sthendal historialari liberalak dioenez Napoleon konkistatzaileak Italia okupatzean: «Herri hark ehun urte zeraman aspertuta, eta alaitasun eroa, poza, atseginkoitasuna, sentimendu triste guztien ahanztura» lortu zituen tenore glorioso hartan. Eta beste kronika motak idazten dituztenek
Amaigabeko zikloa |