|
Amaigabeko zikloa
HEREDENTZIA BAT
Nire aitarengandik denbora heredatu dut, denbora neurtzeko era edo arnasa hartzeko joera, ez dakit, baina berarekin ez da gelditu bizi jario oparoa. Ez dago iraganik erloju dotore horretan, eskuturrean segundoz segundo aitzina doan orainaldi neketsu bat baizik, ez dago etorkizunik gauez distiratsua den erloju eroso horretan, noiz geldituko den orainaldia ez baitakit, orduan iraganbide argitsu, itxuren neurgailu itzaltsu, eta egunak badira, zenbaki hotzak, errukigabe aldatzen direnak, nire aitaren erlojuan jarraitzen dut bizitzen bere bihotza gelditu eta gero, arnasa hartzen dut berak emandako orduari arretaz begira, nire aitaren denbora heredatu baitut
Amaigabeko zikloa |