|
Amaigabeko zikloa
JAINKOAK GARA
Jainkoak gara, baina disimulatu behar dugu, badaezpada, eta horrela asmatu ditugu zenbait izaki arrotz, denon gainean igoteko eta jainkoak garelako kulpa behin eta berriz barkatzeko. Jainkoak gara betidanik, baina ezkutatu behar dugu giza lotsa hori, badaezpada, natura gehiegi ez haserretzeko eta disimulatzen ez dutenen aurrean azalpen umiliagarriak beti ematen ez egoteko, hilkorrak garenez asmatu ditugu jainko hilezkorrak beldurrari aurre egin, ezagutzen ez ditugun hainbeste gauza izendatu eta nolabait bizirik jarraitzeko, jainkoak garela disimulatzen jarraitzen dugun bitartean.
Amaigabeko zikloa |