Amaigabeko zikloa
Joakin Balentzia

Kutxa, 1995

 

 

MAITE ZAITUT

 

Maite zaitut ia nire burua

maite dudan adina,

eta anitz da hori,

andre zardaia,

eta badakit

zuk maite nauzula

zure burua maite duzun adina,

baina deus gutxi da hori,

andre liraina,

maite ezazu zure burua

pixka bat gehiago,

andre lerdena,

biok maiteago izateko.

 

Amaigabeko zikloa
Joakin Balentzia

Kutxa, 1995