|
Amaigabeko zikloa
INORK EZ DU HILTZEN BERE BURUA
Inork ez du hiltzen bere burua emakume baten amodioagatik. Hiltzen dugu geure burua amodio batek, edozein amodiok, geure biluztasunean, miserian, babesgabetasunean, deusezean, errebelatzen gaituelako. (Cesare Pavese)
Edo bizi sobera dugula erregalatzeko moduan ulertu dugulako bapatean, lagunen alde emateko etsaien aurka borrokatuz, edo aski dela antzeman, sentitu, gozatu, pairatu, amets egin duguna eta nolabait ere jabeak garela, geure buruaren jabeak bederen, badakigulako, eta konbentzio anitzen kontra, zeru eta infernuaren aurka, geure bukaera erabakitzen dugulako, edo bizia ederra dela sumatzen dugunez ez dugu ikusi nahi geure baitan edertasun hori usteltzen, pixkanaka pixkanaka, degradazio errukigabe baten iragarpen zorrotzaren mehatxupean eta ausartak gara geure istorioaren haria mozteko edo nork daki, edo.
Amaigabeko zikloa |