|
Amaigabeko zikloa
ORAINGOZ
Agian mundu honetan gehien gorrotatzen dudana maisukeria da, pedante bezala agerian jartzen den morroi nazkante baten jokaera, maisutasunik gabeko dilettantea, maisu bezala mintzatzen den txoriburua, ezin baina jasan adimenari egindako hain iruzur handi hori, lotsarik gabe giza esistentzian eta naturan ematen diren kontu guztiez solas eta solas egitea lehen egia berak aurkitua bailitzan; pedante nazkante horren jarrerak liluratuak zituen ene auzokoak edo itxura gordin hori bederen agertzen zuten bere aurrean, baina behin lagun zorrotz bat ausartu egin zen morroiari erratera egiatan pentsatzen zuena, alegia, txirriporro huts bat zela eta sasimaisua sasikumetzat hartu zuten eztabaida zakar hartan, edo hala iruditu zitzaidan behinik behin; baina gaur ikusi dut morroi ernea hain lasai, auzoko lagunen artean, bere mintzaldi hitzontzia berriro egiten eta sumatu dut aurkitua neukan egia nere susmoa zela eta neurea soilik, oraingoz.
Amaigabeko zikloa |