Amaigabeko zikloa
Joakin Balentzia

Kutxa, 1995

 

 

TAXISTA ISILA

 

Ni naiz taxilari isila, katemetxo,

eta ezin dut hori batere ekidin,

zurekin naiz diferente, benetan,

gau ezbaikor honetan bederen,

ausentzietako solasketa daukagu

tenore mutu honetan

nolabaiteko hizkuntza berezi bat

garatzen dugun bitartean,

susmo eta ziurtasun ferekatutako

une esankorrak dira hauek,

katemetxo, ni naiz taxista isila

eta oraingoan eramanen zaitut

dohainik zeuk nahi duzun txokora,

agian sekreturen bat aitortuko dizut

hitzik gabeko geure elkarrizketa

apal eta bortitza amaitu eta gero,

zeu baitzara bizitzan izan dudan

promesik emankorrena eta gaur

hautematen ari naiz esperantza horren

alde iluna, gau ezbaikor honetan,

ni naiz taxista isila, katemetxo.

 

Amaigabeko zikloa
Joakin Balentzia

Kutxa, 1995