Amaigabeko zikloa
Joakin Balentzia

Kutxa, 1995

 

 

SINESKERIA, SINESMENAREN
KOMERIA OTE?

 

Alderdi honetan agertu omen dira

bahitzaile arriskutsu eta maltzurrak,

haur organoen bila doazen

lapur doilor eta zuhurrak,

antza, birlandatze negozioan direla eta,

susmagarriak identifikaturik daude

jada eta segurtasun indarrak erne,

herri osoa asaldaturik dago

balizko ikerketa zehazki jarraituz,

hau izan da sineskeriaren paroxismoa,

norberaren buruan iragazi gabe

aieru anitzetako uste-pilaketa

zozo eta mugaezin dirudiena

edo beldurrezko pelikula baten

amankomuneko asmaketa funtsgabea,

eta batek ez daki non datzan

herri honen jakinezaren mamia,

ahots larriz apaindutako albiste

orojakileen itxura distiratsuan sinestean

ala asmakeria amarrugabe hauetan

noizbehinka oinarritutako sineskerian,

sineskeria, sinesmenaren komeria ote?

 

Amaigabeko zikloa
Joakin Balentzia

Kutxa, 1995