|
Amaigabeko zikloa
KONPLIZITATEA
Hostoen konplizitatea dut baso honetan, kamutsa dut inspirazioa tenore honetan eta ezin dut segi bide horretatik oraingoan. Bularrak ditu mojak ere eta medikuarengana doa aztertzera ea minbizia duen nahiz amak bezala nahiz amoranteak bezala ez erabili eta gero. Oso mugatua da gure amodioa, ezin gara komunikatu nahi dugunaino, ezta pentsatu ere, baina zer edo zer saiatzen gara egiten eta zenbait une gozo baditugu nonbait eta ilusioa, bizi garelako ilusio zaharra. Bitartean jan ta lo egiten dugu, ahal badugu behintzat, eta ametsak baditugu inoiz beteko ez diren ametsak eguzkiari begira sute itzela noiz izanen zain.
Amaigabeko zikloa |