|
Amaigabeko zikloa
HAUTSI ZIRKULUA
Hautsi behar duzu zirkulua, laztana, ezin zara egon beti deitoratzen nola izanen zen hobe ezagutzen ez duzun bizimodu apart hori, airean eraikitako jauregi hori, ezagunak baitituzu horren keriak, laztana, bilatu zirrikituren bat eta sartu babesleku saminean, minezko zirkulua bortxatzeko sueten bat eskainiz, laztana, badakizu premiazko kontuak zeintzuk diren, oraingo zure indarra nolakoa den eta zenbat lagun dituzun, laztana, hautsi zirkulua, berriro amodioari bederen antzemateko eta une zoriontsuren bat pixka bat dastatzeko.
Amaigabeko zikloa |