|
Amaigabeko zikloa
ODOLA JARIO ARTE
Horzkatu behar izan nituen ene ezpainak odola jario arte, baina ez nintzen bat ere mintzatu, pentsamenduek hitz bihurtzera eragiten zioten ene mihiari oinaze izugarri batez, baina berriro isilik egon nintzen, ez lotsati, ez beldurti, ezta koldarra ere, zelatan baizik, harraparia bere harrapakinaren aurrean zirkinik ere egin gabe dagoen bezala, nire txokoan miazkatu nituen astiro-astiro ene zauri berriak mina leundu arte, hitz zirimola iragaten zelarik eta solas egin nuenean, hondarrean, nire burutik pasa ziren hainbeste zentzazio eta ideien artean hitz motelak zizakatu nituen soilik eta berriro horzkatu behar izan nituen ene ezpainak odola jario arte
Amaigabeko zikloa |