|
Amaigabeko zikloa
GADAFIREKIN
Gau hartan Gadafirekin mintzatu nintzen, benetan, ez nuen bere ahotsa aditu, baina solas luze bat egin genuen bake eta gerraz, gizateriaz eta gizakumeen etorkizun beltzaz. Agian, pentsatzen dut orain, pasatu da suntsiketa orokorraren arrisku hurbila, edo halaxe sinestarazi nahi digute, baina zentzazio hori dago munduan, eta susmo bat sortzen zait, horrela izan ote den gau hartan Gadafi eta beste pertsonaia inportanteekin neuk hitz egin nuelako. Baliteke Baina ez, ez da hori. Seguraski oinaztuen gaua izan baitzen hura, nire baitan behinik behin. Hil nintzen benetan, eta orain gogoratzen naiz hil nintzela, horregatik bizirik diraut. Oinaztuen gau hartan abioia hartu baino lehen presaka eta dardaraka dutxatu nintzen, agian puru sentitzeko moduan, baina hondarrean telefonoz soluzionatu zen dena, basamortura joan gabe, batzarre haundi batean parte hartu gabe, ene buruan gertatzen ari baitzen dena, beti bezala.
Amaigabeko zikloa |