|
Amaigabeko zikloa
AMAIGABEKO ZIKLOA
Hasieran izan zen kaosa baina milioika urte pasa eta gero, hemen hain zuzen, gure artean, ur hatsatik noizbait sortu omen zen bizia eta gero hedatu omen zen lehorrera eta airera, baina biziaren aurrean sortu zen azarea eta orain dela gutxi azarearen aurrean jendea eta jendearen artean sortu zen kontzientzia, baina kontzientziaren aurrean handiputza, handiputzaren aurrean fetitxea, fetitxearen aurrean mitoa, mitoaren aurrean sinesmena, baina handiputz, fetitxe, mito eta sinesmenaren aurrean behin eta berriz sortu zen zalantza, zalantzaren aurrean munduaren egia eta munduaren egiaren aurrean unibertsoarena eta unibertsoaren aurrean noizbait hutsartea eta hutsartearen aurrean, beti kaosaren erdian, sortu zen ezereza eta orain guzti horretatik, hemen hain zuzen, gure artean, agian zu, ni eta gu, berriro sortuko gara amaigabeko zikloa errepikatzeko moduan... kaosak mehatxatzen gaituen bitartean.
Amaigabeko zikloa |