Ots
27
19
Jose Luis Otamendik otsailaren 28an aurkeztuko du poema liburu berria: Disoluzio agiriak. Bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu liburu honetan, eta galdera horiek egiteko, poesia molde berri bat bilatu du, betiko Otamendi izateari utzi gabe. Zahartzen ari den gorputz baten kezkak, minak eta grinak ageri zaizkigu poemotan, giro politiko eta sozialari erreparatzen dion gorputz bat, bera baino lehenago zahartutakoen zaintzaren bidez etorriko zaiona ikusten duena. Aurreko liburutik bost urte igaro diren honetan, idazlearen hasierako poemetako samurtasuna eta surrealismoa aurkituko ditu irakurleak liburuan, urteek eman dioten aberastasun teknikoarekin.
Ots
26
19
Miel A. Elustondo Kezko bola batek itoak birikak nobela beltzari buruz arituko da otsailaren 26an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikirin.
Ots
24
19
Garai batean idazle askorentzat letren plazara jalgitzeko atea baliatuta, Irun Hiria saria irabazita, Kutxak kaleratu zuen 1992an Arantza Etxeburuaren Hitz hits, paperezko mihisetan lits poema-liburua. Beste kasu askotan bezala, eta generoak hemen badu esangurarik, eta ez hain zuzen literarioak, segidarik izan ez zuen bidea. “Garai eta molde askotako euskal poema eta euskal olerkien oihartzunez” osatua aurkeztu zigun kritikak Etxeburuaren poemarioa, orain osorik eskaintzen dizueguna.
Ots
22
19
Filipe Bidart Bakartasunaz bi hitz liburuari buruz solastuko da otsailaren 22an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Ots
22
19
Karlos Linazasorok Lurra bere erro gorrira aurkeztuko du otsailaren 22an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Argitaletxea: Bale zuria.
Ots
21
19
Miel A. Elustondorekin Kezko bola batek itoak birikak nobela beltzari buruz arituko dira otsailaren 21ean (osteguna) 19:00etan Lekarozen.
Ots
21
19
Iñaki Etxelekuk ZAD: bizi dutenen ahotik liburua aurkeztuko du otsailaren 21ean (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Argitaletxea: Gatuzain.
Ots
21
19
Maite Darcelesen Bihotzean daramagun mundua berbagai hartuko dute otsailaren 21ean (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Ots
21
19
Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz berbetan arituko dira otsailaren 21ean (osteguna) 18:30ean Zestoako irakurle taldean.

Ots
21
19
Estibaliz Vivancoren Infernurantz hartuko dute berbagai otsailaren 21ean (osteguna) 10:00etan Erromoko kultur etxean. Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.
Ots
20
19
Inazio Mujika Iraolak Azukrea belazeetan ipuin liburua izango du hizpide otsailaren 20an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Ots
20
19
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz berbetan arituko da otsailaren 20an (asteazkena) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ots
19
19
Iñigo Aranbarrik Munduko tokirik ederrena hizpide izango du otsailaren 19an (asteartea) 20:00etan Lasarteko irakurle taldean.

Ots
19
19
Edorta Jimenez Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua nobelari buruz mintzatuko da otsailaren 19an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikirin.
Ots
19
19
Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa liburuari buruz arituko dira otsailaren 19an (asteartea) 19:00etan Martuteneko Etxarriene auzo etxean.