Mar 05 19

Proleterka Donostian

Fleuri Jaegyren Proleterka hizpide hartuko dute martxoaren 5ean (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan.

Mar 05 19

Ekaitza urrun Eibarren

Joanes Urkixoren Ekaitza urrun izango dute berbagai martxoaren 5eanc (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegia.

Mar 04 19

LISIPE 5: Kontrako eztarritik Uxue Alberdi

Uxue Alberdik Lisipe bilduma feministako 5. liburua den Kontrako eztarritik saiakera aurkeztuko du martxoaren 4an (astelehena) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Mar 04 19

Kontrako eztarritik, emakume bertsolarien testigantzak

Lisipe bildumak bosgarren alea argitaratu du: Uxue Alberdik idatzitako Kontrako eztarritik. Hamabost emakume bertsolari elkarrizketatu ostean euren testigantzekin ondutako emaitza da liburua. Bertsolaritza praktika sozial bat da eta praktika sozialak oro dira gure garaiko botere harremanen dispositibo. Aski garbi ondoriozta daiteke hori elkarrizketatuen esanetatik. Espazio publikoak gizonenak diren honetan, emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dela ageri da begien bistako.

Mar 03 19

Astebetez,
emakumeen lanak soilik

Mugimendu feministak martxoaren 8rako deitutako grebak akuilaturik, Susa argitaletxearen webguneak, Literaturaren Zubitegiak eta Euskarari ekarriak-ek itxura aldatuko dute hilaren 4tik 10era. Emakumeen lanak egongo dira soilik ikusgai datorren astean: emakumeek idatzitako liburuak, emakume idazleei buruzko estekak, efemerideak, aipamenak, haien lanei egindako kritikak eta abar. Gure literaturaren ispiluetako bat izango da egunotan ikusiko duguna.

Mar 01 19

Azala erre Durangon

Danele Sarriugarte Azala erre liburuari buruz arituko da martxoaren 1ean (ostirala) 18:00etan Durangoko Andragunean.

Ots 28 19

Munduko tokirik ederrena Getarian

Iñigo Aranbarri  Munduko tokirik ederrena liburuari buruz arituko da otsailaren 28an (osteguna) 20:00etan Getariako irakurle taldearekin.

Ots 28 19

Gerrak ez du emakume aurpegirik Katakraken

Svetlana Alexievitxidazlearen Gerrak ez du emakume aurpegirik nobelari buruz solasean arituko dira otsailaren 28an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Katakrak liburdendako irakurle taldean.

Ots 28 19

Feriatzaileak Sanduzelain

Patxi Larrion Feriatzaileak nobelari buruz mintzaturen da otsailaren 28an (osteguna) 19:30ean Sanduzelaiko liburutegian.

Ots 28 19

Aspernen paperak Gasteizen

Henry James idazlearen Aspernen paperak mintzagai izango dituzte otsailaren 28an (osteguna) 19:30an Gasteizko irakurle klubean.

Ots 28 19

Maitatu zure egunak Getxon

Pako Aristiren Maitatu zure egunak liburuari buruz arituko dira otsailaren 28an (osteguna) 19:30ean Getxon, Villamonteko kultur etxean.

Ots 28 19

Maleta Arrasaten

Sergei Dovlatoven Maleta liburua izango dute hizpide otsailaren 28an (osteguna) 18:30ean Arrasateko Kulturateko liburutegian.

Ots 28 19

Disoluzio agiriak Jose Luis Otamendi

Jose Luis Otamendik Disoluzio agiriak poema liburua aurkeztuko du otsailaren 28an (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Ots 27 19

Feriatzaileak Mendillorrin

Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelari buruz mintzaturen dira otsailaren 27an (asteazkena) 19:30ean Mendillorriko liburutegian.

Ots 27 19

12etan bermuta Deban

Jasone Osoro 12etan bermuta liburuari buruz arituko da otsailaren 27an (asteazkena) 19:00etan Debako Ostolaza liburutegiko irakurle taldean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak