Api 10 19

Amek ez dute Deustun

Katixa Agirre Amek ez dute liburuari buruz berbetan egongo da apirilaren 10ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarten.

Api 10 19

Arantxa Urretabizkaiaren Kontraesanen kontaera Gasteizen

Arantxa Urretabizkaiak Kontraesanen kontaera hitzaldia egingo du apirilaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Gasteizko El Pilar gizarte etxean.

Api 10 19

Zoaz infernura, laztana Leitzan

Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana liburuari buruz mintzatuko dira apirilaren 10ean (asteazkena) 18:00etan Leitzako irakurle taldean.

Api 09 19

Zorion handiegia Iruñean

Alice Munroren Zorion handiegia hizketagai hartuko dute apirilaren 9an (asteartea) 17:30ean Nafarroako liburutegiko irakurle taldean.

Api 08 19

Bihotz handiegia Donostian

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz hitz egiteko elkartuko dira apirilaren 8an (astelehena) 19:00etan Donostiako Plazara goaz irakurle taldean. Korrika kulturala.

Api 06 19

Pello Otxotekoren Haraindiko begiradaren bila

Duela 20 urte, Pasaiako Hiria saria irabazi eta eman zuen argitara bere lehen poema liburua Pello Otxotekok: Haraindiko begiradaren bila. Sendotu den poemagintza bideari hasiera emanda, gerora landu izan dituen eremu lirikoak agertzen dira lehen poemario honetan.  Jose Luis Padronek liburuaren sarreran dioenez, “argiaren eta itzalaren irri-joku eta geldiezinezko pausuak erakusten dizkigu. Begiradaren argia eta itzala agertzen du. Egunero. Gauero. Eguna itzaldu aurretik. Gaua argitu aurretik”. Hemen du osorik, murgildu nahi duenak.

Api 05 19

Tempo de exilio errezitaldia galegoz eta euskaraz Karrikirin

Joseba Sarrionandiaren Tempo de exilio poema liburuaren inguruko errezitala egingo du Isaac Xubinek apirilaren 5ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Karrikirin. Musikari eta aurkezlea: Ruper Ordorika.

Api 05 19

Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria artea eta kulturari buruz berbetan Bilbon

Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria artea eta kulturari buruz berbetan arituko dira apirilaren 5ean (ostirala) 19:30ean Bilboko Azkuna Zentroan. Gutun zuria.

Api 05 19

Euskal teatroa eta iragana solasaldia Bilbon

Amaia Alvarez eta Agus Perez Euskal teatroa eta iragana: idatzia dago euskarazko teatroaren historia? galderari erantzuten arituko dira apirilaren 5ean (ostirala) 19:00etan Bilboko Skolastikan. Antolatzailea: EHAZE.

Api 05 19

Jenisjoplin Durangon

Uxue Alberdiren Jensijoplin nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 5ean (ostirala) 18:00etan Durangoko Andregunean.

Api 05 19

Artea eta literaturari buruz Gutun zurian

Danele Sarriugarte, Beatriz Chivite eta Eric Dicharry; Beñat Sarasolaren gidaritzapean arituko dira solasean artea eta literaturari buruz apirilaren 5ean (ostirala) 18:00etan Bilboko Azkuna zentroan. Gutun zuria.

Api 04 19

Ahazten diren gauzak Donostian

Aritz Gorrotxategik Ahazten diren gauzak liburuari buruzko solasaldia egingo du Asier Osinalderekin apirilaren 4an (osteguna) 19:30ean Donostiako Iesu parrokian.

Api 04 19

Amaia Ezpeldoi, detektibe hiper rurala Donostian

Itxaro Borda, Iratxe Retolaza eta Maddi Zubeldiak Amaia Ezpeldoi izango dute hizketagai apirilaren 4ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Booktegi.eus

Api 04 19

Goseak janak Lasarten

Idurre Eskisabel Larrañaga Goseak janak liburuari buruz arituko da apirilaren 4an (osteguna) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.

Api 04 19

Mentura dugu artea Gantzarain eta Cano Bilbon

Xabier Gantzarain eta Harkaitz Cano Mentura dugu artea solasaldian arituko dira apirilaren 4ean (osteguna) 18:00etan Bilboko Azkuna Zentroan. Gutun zuria.

Agenda

Efemerideak

Kritikak