Eka 06 19

Maitasun keinu bat besterik ez Hasier Arraiz

Hasier Arraiz Maitasun keinu bat besterik ez saiakera aurkezten izango da ekainaren 6an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Eka 05 19

Poesiaren pausa

Ean, 2019ko ekainean

PAUSATU BEHARRA DAGO

Pausatu beharra dago igartzeko zertan ari garen. Albo baterantz egin beharra dago, edo hobe esanda, alboetarantz; bazterretatik hobeto antzematen baita zentralitatea. Zurrunbilotik at kokatu, eta zikloek bidea egin dezaten utzi. Edo akaso, zirkuluaren hasierara itzuli, geure buruari patxadaz erreparatzeko, nola ari garen ikusteko, tresnak berritzeko, birpentsatzeko… Poesia Egunen bide honetan gorpuztu ditugun egiteko-modu ezberdinak ikusteko, oharkabean ala oharturik. Poesia Egunak bidean eraiki eta deseraiki baitira, eta geu, antolatzaileok, bide horretan ere eraiki eta deseraiki dugu gure jarduna, batzuetan kontzienteki, beste batzuetan zurrunbiloak harrapaturik.

OREKAREN SOKATIK TIRAKA

2004an ekin genion bideari, egun bakarreko ekimenarekin: Gabriel Arestiren Eguna. Omenaldia egin nahi genion, Eako herritarrok Arestirekiko zorrak kitatu nahi genituen, bere obra ezagutaraziz, herrian bertan bere obraren oihartzuna biziaraziz. Asmo hura handituz joan da. Urterik urte, Poesia Egunak Gabriel Arestiren etxEA izan dira. Etxe horretako zutabe guztiak kuestionatu ditugu denon artean. Poesia mailu bat da? galdetzen genuen 2005ean. EtxEA sendotu, berriztu, eta edertu egin dugu urte guzti hauetan, leihoak ireki dizkiogu. Oreka izan dugu iparrorratzetariko bat antolakuntzan, eta ekilibrista-lanak egin ditugu bi muturren arteko ikuspegi artistikoak gurera biltzeko: batetik, ekimen herrikoia antolatzea izan dugu jomugan; bestetik, berritzaile izateko bokazioa ere izan dugu. Bi ikuspegi artistiko horiek, herrikoitasuna eta berrikuntza, izan ziren Gabriel Arestiren sorkuntzan iparrorratz.

(gehiago…)

Eka 05 19

Kontrako eztarritik Andoaingo Martin Ugalde parkean

Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Jone Uria eta Nerea Ibarzabal bertsolariak, Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak gidatuko duen solasaldian arituko dira Lisipe bilduma feministako 5. liburua den Kontrako eztarritik saiakerari buruz ekainaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Eka 04 19

Han ez banengo bezala Donostian

Slavenka Drakulic idazlearen Han ez banengo bezala izango dute hizketagai ekainaren 4an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Ikasturte honetako azken saioa.

Eka 02 19

Deklaratzekorik ez Irungo Brontë liburudendan

Beñat Sarasolak eta Yurre Ugartek Deklaratzekorik ez hizpide izango dute ekainaren 2an (igandea) 12:00etan Irungo Brontë liburudendan.

Eka 01 19

Koldo Izagirreren lanak hizpide Hendaian

Koldo Izagirrek literaturari buruzko hitzaldia eskainiko du ekainaren 1ean (larunbata) 18:00etan Hendaiako Mediatekan.

Eka 01 19

Idazleen gorputzak Ziburuko azokan

Eider Rodriguezek Lisipe bilduma feministako 6. liburua den Idazleen gorputzak saiakera aurkeztuko du ekainaren 1ean (larunbata) 17:00etan Ziburuko liburu azokan.

maiatza 31 19

Genero nahasmendua Katakraken

Judith Butler eta Genero nahasmendua hartuko dituzte hizketagai maiatzaren 31an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.

maiatza 30 19

Disoluzio agiriak Bermeon

Jose Luis Otamendik Disoluzio agiriak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 30ean (osteguna) 20,00etan Bermeoko Talako kantinan.

maiatza 30 19

Tximeletak bizkarrean Getxon

Ugaitz Agirreren Tximeletak bizkarrean nobela berbagai izango dute maiatzaren 30ean (osteguna) 19:30ean Uribekostako irakurzaleen txokoan, Algortako Villamonte kultur etxean.

maiatza 30 19

Errukiaren saria Gasteizen

Iñaki Irazuren Errukiaren saria poema liburua hartuko dute hizpide maiatzaren 30ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

maiatza 30 19

Hiru ipuin, hiru estilo

Hiru dira oraingo honetan dakartzagun ipuinak. Mende hasierakoa lehena, 1912koa, Jose Manuel Etxeitaren Pepe Anton kiputza. Berak hain ondo ezagutu zituen “ekialde urruneko” uretan kokatutako istorioa, ikasgaia delakoa izanagatik ere, gure literaturari berri xamarra zitzaion  mundua dakar. Itsasoko haize irekitik, eskola barneko mundu itxira, horixe du kontagaia Piarres Larzabalen Huntzaren faltaz ipuinak, 1955ekoa berau. Mikel eta erdaldunak narrazioa da hirugarrena, Jose Basterretxea Oskillaso-rena.  1962koa, erdaldunarekiko  ikuspuntu itxia ageri du, baina azpimarratzekoa da ipuinaren lehen zatian darabilen egitura, kontakizun paraleloarekin. XX. mendeko hiru adibide diferente, hiru estilo desberdin, ipuina.eus egitasmora gehitu ditugunak.

maiatza 30 19

Baiona eta Iruñea: oraiko literaturaren bizipenak eta bizipozak mahaingurua Katakraken

Baiona eta Iruñea: oraiko literaturaren bizipenak eta bizipozak gaiaren inguruan arituko dira Katixa Dolhare, Maddi Zubeldia, Iñaki Etxeleku eta Eric Dicharry maiatzaren 30ean (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Maiatzaldia.

maiatza 30 19

Aitita amamen guda zibila Mungian

Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok liburua irakurri ostean, Aitita amamen guda zibila ondu dute Mungiako institutuko ikasleek eta maiatzaren 30ean (osteguna) 19:00etan aurkeztuko dute Mungiako udaletxeko erakusketa gelan. Argitaletxea: Erein.

maiatza 30 19

Hariak Arrasaten

Yoseba Peña Hariak nobelari buruz berbetan arituko da maiatzaren 30ean (osteguna) 18:30ean Arrasateko Kulturate liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak