Api 29 25

Joxe Austin Arrieta Palinpsestoa

Joxe Austin Arrieta idazleak Palinpsestoa liburu berria aurkeztuko du apirilaren 29an (asteartea) 11:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Maiatz.
palinpsestoa

Api 26 25

Roberto Arlt gogoan

Buenosairestar baten heriotza albiste nagusi den apirilaren 26 honetan, Gernikako bonben oihartzuna hondoko musika dugula, beste buesnosairestar baten jaiotza gogoratu nahi dugu (125 urte jaio zela), Roberto Artl idazlearena. Kazetaria, ipuingilea, haren prosak eragin handia izan du Argentinako idazle askorengan. Begirada aparta zuen, hala paisaia geografikoei nola humanoei erreparatzeko, eta umore fin batez ekartzen zuen idatzietara. 36ko Espainiako gerra hasi baino hilabete batzuk lehenago ibilia zen Euskal Herrian, eta El Mundo egunkarian argitaratutako kronikekin Aguafuertes deitutako bilduma osatu zuen. Iñigo Aranbarrik haietako hiru euskaratu zituen. Horiez gain, euskaraz haren narrazio bi ere irakur daitezke: Armiarmarako Iñigo Roquek euskarari ekarritako Piztiak; eta Konkorduna ipuina, Gillermo Etxeberriak euskaratu eta Egan aldizkariaren 2017ko 1-2 zenbakian argitaratua.

Api 24 25

Irene Vallejo Irakurketaren aldeko manifestua Iruñean

Irene Vallejo  idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua aurkeztuko du Fernando Rey itzultzaileak apirilaren 24an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Karririki liburudendan.

 

Irakurketaren-aldeko-manifestua

Api 24 25

Txomin Peillen idazlearen antologia Joseba Sarrionandiak Baionan

Txomin Peillen idazlearen antologia aurkeztuko du Joseba Sarrionadiak apirilaren 24an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal museoan.

Api 23 25

Jon Urzelai Su festak Amikuzeko ikastolan

Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko beharko du apirilaren 23an (asteazkena) 19:00etan Amikuzeko ikastolan, Festibalen ereduaz, Su festak liburutik abiaturik EHZ festibalak zer rol jokatzen du horren baitan? gaiari erantzunez.

Su festak - Jon Urzelai Urbieta - azala

Api 21 25

Sarako idazleen biltzarra

Urtero bezala Sarako idazleen biltzarra ospatuko da apirilaren 21ean (astelehena) goizeko 10:00etan hasita Saran.

sarakobiltzarra

Api 19 25

Eñaut Etxamendiren obran bidaiatuz Hazparnen

Eñaut Etxamendi idazlearen obran bidaiatuz, idazlearen presentziarekin apirilaren 19an (larunbatarekin) 10:00etan Hazparneko Mediatekan.
etxamendi_hazparne

Api 16 25

Seamus Heaneyren poesia Azpeitian

Seamus Heaney idazlearen poesia lana irakurri eta aztertuko da apirilaren 16an (asteazkena) 19:00etan Azpetiko dinamoan. APOA ekimenaren baitan.

seamus

Api 16 25

Idoia Rodriguez Mondragon Euripean Baionan

Idoia Rodriguez Mondragon idazleak Euripean liburu berria aurkeztuko du apirilaren 16an (asteazkena) 18:30ean Baionako Elkar liburudendan.

euritan

Api 15 25

Jean-Paul Sartre euskaraz

sartre
45 urte bete dira apirilaren 15ean Jean-Paul Sartre idazle eta filosofoa hil zela. XX. mendeko pentsalari handietarik bat, bere pentsamenduak bere garaiko eta ondorengo korronte filosofiko eta sozio-politikoetan eragin itzela izan zuen. Jaiotzaren mendeurrenaren karietara, euskaraz irakur zitezkeen bere zenbait lan bildu genituen: Paretaren kontra, Mikel Lasak euskaratua, Txillardegiren hitzaurrea duena (Kriselu, 1983); Nekrassov antzezlana, Xabier Olarrak euskarari ekarria (Antzerti, 1985) eta Burgosko Auzia liburuan (Gallimard, 1971) Sartrek eginiko Hitzaurrea, Markos Zapiainek itzulia. Horrez gain, filosofo eta idazle frantsesari buruz idatzitako lau artikulu, lau egile esanguratsurenak: Beltza, Gabriel Aresti, Eusebio Erkiaga eta Markos Zapiain.

Api 15 25

Euskal idazleen audioliburuak paratu ditu sarean eitb-k

Apirilarekin, hainbat idazleren audioliburuak jarri ditu sarean Eitb-k, guau.eus audio plataforman. Irratsaio eta podcast artean, euskal idazleen hainbat obra entzun daitezke osorik.
Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro jarri ostean, Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez eta Zoaz infernura laztana , Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox, Harkaitz Canoren Beti oporretan, Twist , Fakirraren ahotsa eta Telefono kaiolatua entzungai daude besteak beste. Halaber, Uxue Alberdik plazaratutako Jenisjoplin edo Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ere. Kirmen Uribek azken 25 urteotan idatzitako poemen bilduma errezitatu bat ere badago: Nire ametsetan 20 urte dituzu beti.
ehunmetro
Ehun metro:


hamaisagarreneanHamaiseigarrenean aidanez:


zergatikpanpox
Zergatik Panpox:


twist
Twist:

Api 14 25

Anjel Lertxundi Zoaz infernura laztana Erronkarin

Anjel Lertxundiren Zoaz infernura laztana mintzagai apirilaren 14an (astelehena) 17:00etan Erronkaribarko irakurle taldean.
Erronkariko Irak Kluba 2025 4 10 Andu Lertxndi

Api 14 25

Galbahea, entzuteko eran

2024ko maiatzean argitaratu zuen Susa argitaletxeak Gotzon Barandiaranen hirugarren poema liburua: Galbahea. Oraingoan, liburuko poemak entzuteko eran grabatu ditu Barandiaranek, belaunaldikide eta euskarazko literatur eta musikagintzan lanburkide dituenekin elkarrizketa betean. Audio-liburu honetan Ainara Lasa, Josu Landa, Juanra Madariaga, Uxue Alberdi, Harkaitz Cano, Iraia Etxebeste, Jose Luis Otamendi, Itziar Ugarte, Oier Guillan, Andoni Tolosa Morau, Leire Lopez Ziluaga, Mikel Elorza, Iratxe Retolaza, Itxaro Borda eta Gorka Urbizu ere aritu dira poemak errezitatzen. Azkenburuko, Imanol Ubedak, poema bat kantatu du. Horrez gain, Lander Bilbaok, hiru ahaire sortu ditu, liburuaren soinu-banda gisa. Era berean, liburuaren irakurraldia antolatu dute Susak, Apoa poesia irakurle-taldeak eta Azpeitiko udal liburutegiak elkarlanean. Ekainaren 8an izango da, 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Api 13 25

Gabriel Aresti (1975-2025) gogora ekarriko dute Bilbon

Gabriel Aresti poeta eta marxista ekarriko dute gogora apirilaren 13an (igandea) egingo diren hitzaldi eta ikusgarrian Bilbon.

aresti50

Api 11 25

Lazarragaren Eskuizkribua

21 urte joan dira Joan Perez Lazarragakoaren eskuizkribua aurkeztu zitzaigunetik. Deskubrimendu liluragarria, euskal literaturari izen berri eta indartsu bat ekarri zion. 1605eko apirilaren 11 batez hildako Lazagarrako jaunaren eskutik iritsi zitzaizkigun testu eta poemek beste ikuspuntu  bat ere erantsi zioten ponte-usain handixkoa izan duen gure literaturaren historiari. Koldo Mitxelena Kulturuneak guztion eskura, sarean jarri zuen testuaren faksimilea, eta Armiarmak haren transkripzioa ere eskaini zuen.
lazarragarena

Agenda

Efemerideak

Kritikak