Abe 05 21

Itziar Ugarte Gu gabe ere Durangoko azokan

Itziar Ugarte Irizar eta Iñigo Astiz Gu gabe ere liburuari buruz arituko dira solasean abenduaren 5ean (igandea) 18:00etan Durangoko azokan, Ahotsenean.

Abe 05 21

Eider Rodriguez Eraikuntzarako materiala Durangon

Eider Rodriguezek Gotzon Barandiaranekin aurkeztuko Eraikuntzarako materiala nobela abenduaren 5ean (igandea) 16:30ean Durangoko azokako Ahotsenean.

Abe 05 21

Uxue Apaolaza Bihurguneko nasa Durangon

Uxue Apaolazak Ana Malagonekin Bihurguneko nasa aurkeztuko du abenduaren 5ean (igandea) 16:00etan Ahotsenean.

Abe 04 21

Ane Labaka Algara mutilatuak Ahotsenean

Ane Labakak Algara mutilatuak hizpide hartuko du Miren Amurizarekin abenduaren 4an (larunbata) 13:30ean Durangoko azokan Ahotsenean.

Abe 04 21

Kirmen Uribe Izurdeen aurreko bizitza Durangoko azokan

Kirmen Uribe idazleak Izurdeen aurreko bizitza aurkeztuko du Illaski Serranorekin abenduaren 4ean (larunbata) 12:30ean Durangoko Azokan, Ahotsenean.

Abe 01 21

Susa argitaletxea Durangoko azokan

Aurten, berriz ere Durangoko azokan batuko gara irakurle eta idazleekin. Iazko azoka birtualaren ostean, abenduaren 4tik 8ra bitartean, Durangoko Azokako Barrenkale-ko 36-37-38 standetan aurkituko dituzue gure liburuak. Gurdia bete libururekin goaz aurten be Durangora, eta aurtengo nobedadeez gain, aurreko urteotako liburu andana izango ditu irakurleak parez pare.

Aurkezpenak

Ahotseneako egitarauaren barruan, Susa argitaletxeko liburu eta idazleekin hamar aurkezpen izango dira larunbatetik asteazkenera Landakoko eta Musika eskolako areto berezietan. Aurkezpen gehienek gainera, gonbidatu bana izango dute. Agendan dituzue saio guztiak banan banan.

Mila eta gehiago esker

Urte berezia izan da aurtengoa Armiarma.eus eta Literatur Emailuak egiten dihardugunontzat. 20 urte dira Literatur Aldizkarien Gordailua abian jarri eta literaturaren sarean murgildu ginela. Emailuak ere, mila astetik gora banatzen daramatzagula kontatu genuen udaberrian. Horregatik, literaturaren sarean zuen ekarpena egiten duzuen guztioi eskertuta, mila esker eta bat gehiago, benetan.

Abe 01 21

Kirmen Uribe Izurdeen aurreko bizitza

Kirmen Uribe idazleak Izurdeen aurreko bizitza nobela berria aurkeztuko du abenduaren 1ean (asteazkena) 12:00etan Donostiako udal liburutegian.

Abe 01 21

Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza nobela

Euskal kondaira baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Uri, Nora eta bien seme-alabak New Yorkera lekualdatuko dira liburu honetan. Rosika Schwimmer sufragista eta bakezalearen bizitzan oinarritutako nobela bat idatzi nahian ari da Uri: nola hazi zen zaldi eta kontzertu artean, nola lotu zen emakumeen askapen mugimendura, nola antolatu zuen Gerra Handiari aurre egin nahi zion bake-ontzia. Haren urratsak ikertu bitartean, ordea, bereak ere aterako zaizkio bidera. Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza osorik eskaintzen dizuegu sarean.

Aza 30 21

Iban Zaldua Nola izan garen gauza

Iban Zalduak Itxaro Bordarekin Nola izan garen gauza liburu berria aurkeztuko du azaroaren 30ean (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Aza 29 21

Raymond Carver, Harkaitz Cano Zerbait gertatzera doa edozein unetan Bilboko Arriagan

Raymond Carver poetaren lanak euskaratu dituen Harkaitz Canok Zerbait gertatzera doa edozein unetan emanaldia egingo du azaroaren 29an (astelehena) 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian. Musika: Trizak jazz hirukotea.

Aza 29 21

Alaine Agirre Karena

Alaine Agirrek Karena aurkeztuko du azaroaren 29an (astelehena) 11:00etan Donostiako Tabakaleran. Argitaletxea: Elkar.

Aza 29 21

Leire Vargas Dena ametsa den irudipena

Leire Vargasek Dena ametsa den irudipena liburu berria aurkeztuko du azaroaren 29an (astelehena) 11:00etan Donostiako Tabakaleran. Argitaletxea: Elkar.

Aza 29 21

Imajinario androzentristatik at, Amancay Gaztañaga

Sormenaren izaera kaotiko eta poliedrikoari muzin egiten ez dion sortzailea dugu Amancay Gaztañaga. Eta antzerkiaren korronte anitzetik edaten duen testua dugu 39 lore. Trebeziaz maneiatzen ditu, kasu, heroiaren ertzak, mitoen berrirakurketak, absurdoaren tranpak, plano espazial ugarien iradokitzeak, erritmo aldaketak eta, funtsean, hitzen musika. Tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko zubian bertan idatzitako testua da, finean. Eraikia izan zaigun imajinario androzentristatik at zizelkatutako pertsonaia femenino ugariz osatua dago obra, Ganbila bildumarako espresuki sortua. Kasu honetan, testuaren irakurketa Arrate Rodriguezen irudiek biderkatua da.

Aza 28 21

Itziar Ugarte Gu gabe ere Oñatin

Itziar Ugartek Gu gabe ere poema liburua aurkeztuko du azaroaren 28an (igandea) 18:30ean Oñatiko Antixena gaztetxean.

Aza 28 21

Hitzak, irudiak eta gorputzak, ganorabakoen aldamenean

Antzerki munduan aski ezaguna da Peru Calabaza Saban, Antzerkiola Imaginarioaren behinolako garaietatik hasita. Ganbila bilduman, 99 pauso ganorabakoen aldamenean argitaratu berri da, urte asko tiradera batean sartuta eman dituen obra. Tiraderako egonaldiak, baina, ez dio gaurkotasunik kendu, estetikari eta formari dagokienean, bete-betean kokatu baitaiteke teatro postdramatikoa deiturikoaren ezaugarriekin: izaera zatikatua, absurdoaren eragina, poesiarekiko lotura formala… gorputzetan pentsatutako idazkera.

Agenda

Efemerideak

Kritikak