Ots 15 22

Eider Rodriguez eta Katixa Agirre Eraikuntzarako materiala Bilbon

Eider Rodriguez eta Katixa Agirre Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko dira otsailaren 15ean (asteartea) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean. Hamburgo Platz literatura saioa.

Ots 15 22

Uxue Alberdi Dendaostekoak Zornotzan

Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz solasean arituko dira otsailaren 15ean (asteartea) 18:30ean Zornotzako liburutegian.

Ots 15 22

Hanif Kureishiren Intimitatea Leioan

Hanif Kureishiren Intimitatea eleberria izango dute irakurgaia otsailaren 15ean (osteguna) 18:30ean Leioako liburutegiko irakurle taldean. Gidaria: Yurre Ugarte.

Ots 15 22

Hedoi Etxarte Sortaldekoak Lasarten

Hedoi Etxarte Sortaldekoak liburuari buruz arituko da  otsailaren 15ean (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.

Ots 14 22

Itxaro Borda Euri zitalari esker Donostian

Itxaro Bordarekin Euri zitalari esker liburusolasean arituko dira otsailaren 14an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean. Gidaria: Maite Gonzalez Esnal.

Ots 11 22

Itziar Ugarte eta Leire Vargas poemak errezitatzen Bermeoko Talan

Itziar Ugartek Gu gabe ere poema liburutik eta Leire Vargasek berriz, Dena ametsa den irudipena liburutik poema errezitaldia egingo dute otsailaren 11an (ostirala) 20:00etan Bermeoko Talako Kantinan.

Ots 11 22

Bost izpi “proletario”

XX. mende hasieran AEBetan izan zuen indarrik “literatura proletarioa” izendatu zen mugimenduak, zenbait egile eta intelektual erakarri zituena. Haien emaitzaren “izpi” batzuk bildu nahi izan ditu Ekida egitasmoak, eta euskarara ekarri ditu bost poema, Carl Sandburg, Michael Gold, Stanley Burnshaw eta Joy Davidmanenak. Hementxe irakur ditzakezu.

Ots 10 22

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da Aretxabaletan

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da liburuari buruz arituko dira otsailaren 10ean (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Ots 10 22

Oparia

The Velvet Underground taldearen 1968ko White ight/White Heat diskoan argitaratu zen Oparia, Lou Reed-ek idatzitako ipuina, John Calek errezitatua. Xabier Montoiak ekarri du euskarara istorioa, eta Booktegi-n irakur daiteke. Eta irakurtzeaz gain, entzun ere egin daiteke, Amaia Lainontzik irakurria; Nagore Legarretarenak dira irudiak eta Montoiak berak eta Javi Pezek jarri diote musika.

Ots 09 22

Agota Kristof Koaderno hadia Elorrion

Agota Kristofen Koaderno handia solasgai hartuko dute otsailaren 9an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.

Ots 08 22

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da Abadiñon

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da liburuari buruz arituko dira otsailaren 8an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Ots 04 22

Amets Arzallus Miñan Donezteben

Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz solasean arituko da otsailaren 4ean (ostirala) 19:30ean Doneztebeko liburutegian. Malerrekako irakurle taldea.

otsailaren 4an 19:30ean Doneztebeko Liburutegian

Ots 03 22

Sortzeko suak

Sukaldeko Solasaldiak jardunaldien baitan, Uxue Alberdik Hizkuntza gutxitu batean kozinatzea hitzaldia prestatu eta zerbitzatu zuen 2021eko irailaren 28an,  munduko bost hizkuntza zailenen artean omen dagoen mintzaira honetan sortzen dutenek ere ez daukatela erraza erakutsiz, lapiko eta su artean ondutako mintzaldi batean, entzuleei oso plater ederra eskainiz. Irakurtzeaz gain, solasaldiaren bideoa ere ikusgai dago.

Ots 02 22

Iban Zaldua Nola izan garen gauza Gasteizen

Iban Zalduak Nola izan garen gauza liburua aurkeztuko du otsailaren 2an (asteazkena) 19:00etan Gasteizko Aldabe gizarte-etxeko liburutegian.

Ots 01 22

Alberto Barandiaran Gurea falangista zen Donostian

Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dia otsailaren 1ean (asteartea) 19:00etan Donostiako San Jeronimo liburutegian.  Gidaria: Iñigo Aranbarri.

Agenda

Efemerideak

Kritikak