Api 25 22
Itxaro Borda eta Juan Luis Zabalarekin topaketa Iruñean
Itxaro Borda eta Juan Luis Zabalarekin topaketa egingo dute Joxemiel Bidador poesia taldekoek apirilaren 25ean (astelehena) 19:00etan Iruñean, Nafarroako liburutegian.
Api 25 22
Itxaro Borda eta Juan Luis Zabalarekin topaketa egingo dute Joxemiel Bidador poesia taldekoek apirilaren 25ean (astelehena) 19:00etan Iruñean, Nafarroako liburutegian.
Api 25 22
Santi Leonék Liztor mutanteak liburu berria aurkeztuko du apirilaren 25ean (astelehena) 11:00etan Donostiako Konstituzio plazako liburutegian. Argitaletxea: Susa

Api 25 22
Eritasunak erauzitako lo orduetan, largabistarekin pareko bizilaguna behatzen duen andrea; maitalearen etxetik seme txikia den ospitalera lasterka doan gizona; mundu literarioaren azpi jokoak eta lerro arteak; superheroien unibertsoak, porno atariak eta maitasun perfektuak; haur kanpalekuetako putzuen sakonera; Döner Kebab batean pizza margherita bat jatea; ohatzeko epeltasun ezagunaren ifrentzuaz jabetzea. Ziztadak, den-denak.
Liztor mutanteak badira izan zerbaiten abisu —mehatxu, akaso—, eta, haien asots gogaikarria nola, aitortu gabeko fantasiak eta zama diren bizi puskak gainetik astindu nahian ari dira hamar kontakizun hauetako protagonistak. Hartutako erabakien eta, batik bat, hartu gabekoen gainean hazka egiten du Santi Leonéren estreinako ipuin liburuak. Osorik irakur dezakezue sarean.

Api 24 22
Ana Galarraga eta Pettik Frankenstein agurgarria eskainiko dute apirilaren 24an (igandea) 19:30ean Gasteizko Oihaneder Euskararen etxean.
Api 23 22
Aritz Galarraga idazleak eta IbonRG musikariak Gogoan dut liburuaren irakurketa musikatua egingo dute apirilaren 23an (larunbata) 19:00etan Lesakako liburutegian
Api 22 22
Aritz Galarraga idazleak eta IbonRG musikariak Gogoan dut liburuaren irakurketa musikatua egingo dute apirilaren 22an (ostirala) 19:00etan Ortzaizeko Menta liburudendan.
Api 22 22
Hannah Arendt idazlearen Indarkeriaz saiakerari buruz arituko dira apirilaren 22an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendan.
Api 22 22
Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da apirilaren 22an (ostirala) 18:00etan Berako liburutegian.
Api 22 22
Apirilaren 15ean hil zen Iñaki Segurola idazle eta hizkuntzalaria. Koiteretzia azken lanean fikziora jo bazuen ere, saioaren eremua landu zuen, ildo sakon eta aberatsetan landu ere. Hizkuntza bereziki, eta haren hari eta ertzen bitartez bizitza, heriotza eta gure bizimodu eta jarduna bere prisma beti partikular eta zorrotzetik eta bere estilo are partikularragoan jorratu zituen saiakera-lan eta artikuluetan. Irratirako hainbat urtez egindako kolaborazioen antologia bat argitaratu zuen 2008an, Nere gorringotik (Alberdania), eta haietako batzuk eskaintzen dizkizuegu. Lau urte geroago aforismo moduko pentsamendu eta komentarioen bilduma bat ere kaleratu zuen, Arrazoia ez dago edukitzerik (Alberdania, 2012), eta haien entresaka bat ere badakargu haren omenez. Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (Alberdania, 2002) eta Sed quia sua (Erein, 2020) lanak ere argitaratuak zituen.

Api 21 22
Xabi Bordak Urtu aurretik poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du apirilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. Musikaria: Felipe Murillo.

Api 21 22
Maialen Berasategik Bihar ez bada etsi errezitaldia egingo du apirilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Api 21 22
Nerea Loiolaren Epizentroa ipuin liburuaz ariko dira apirilaren 21an (osteguna) 18:00etan Irurtzungo Pikuxar areto nagusian.
Api 17 22
Zubi bateko istripuan hil diren pertsonei buruzko istorioa, eta adurrak jendea nola harrapatzen duenari buruzko gogoeta da San Luis Reyren zubia, Thornton Wilder idazlearen obra ezagunena. Antzerki autore eta eleberrigilea, 1927an argitaratu zuen lanak irakurle eta kritikarien txaloa ekarri zion. 1897ko apirilaren 17 batez jaiotako idazlearen nobela osorik irakur daiteke, Xabier Angulok egin zuen itzulpenean.

Api 15 22
Kontakizun eta iruzkin era berean, Robert Musilen lanak XX. mende hasieraren ispilu bat dira, Europa astindu zuten garai baten kronika —koronel I. Mundu Gerran, Kanpo Arazoetarako Ministerioko langilea Austrian, Suitzara erbesteratu zen nazismoaren igoerarekin—, pertsonaren dimentsio moralaren prismatik. Ezaugarririk gabeko gizona lanaren egilearen Törless ikaslearen nahasmenduak ekarri zuen euskarara Koldo Morales Beldak 1996an, osorik irakur daitkeena hura hil zela 80 urte bete direla 1942ko apirilaren 15ean.

3 urteko umea zen orduan Roland Topor, 55 urte eta 1 egun geroago hila, XX. Mundu Gerraren osteko astindu sozialaren parte izan zena. Ilustrazioa eta antzerkiaren munduan ibilitakoa, Theatre Paniquearen sortzaileetako bat, aktore eta eszena-agitadore jarduteaz gain, gidoilari eta idazle ere izan zen. Berehalakoan neure buruaz beste egiteko 100 arrazoi testua ekarri zion euskarari Danele Sarriugarte Mochalesek Elearazi agerkarian. Literatura onaren joan-etorrian, seriotik umorera.

Api 12 22
Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Angel Errok Joseph Brodskyren Ur-marka aurkeztuko dute apirilaren 12an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburu-dendan.