maiatza 06 22
Eider Rodriguez eta Lander Garroren arteko elkarrizketa Hendaian
Eider Rodriguez eta Lander Garro elkarrekin literaturaz hizketan arituko dira maiatzaren 6an (ostirala) 19:00etan Hendaiako Borderline fabrikan.

maiatza 06 22
Eider Rodriguez eta Lander Garro elkarrekin literaturaz hizketan arituko dira maiatzaren 6an (ostirala) 19:00etan Hendaiako Borderline fabrikan.

maiatza 06 22
Uxue Apaolaza eta Ana Malagon idazleak, Danele Sarriugartek gidatutako Asperduraren aroa. Bi ahots ipuingintzatik solasaldian arituko dira maiatzaren 6an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Laban.

maiatza 06 22
Miren Agur Meabe bere ibilbide poetikoari buruz arituko da berbetan maiatzaren 6an (ostirala) 18:30ean Otxarkoagako auzo etxean.

maiatza 05 22
Pere Calders idazlearen Hemen du atseden Nevaresek liburuari buruz arituko dira maiatzaren 5ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubeko lagunak.
maiatza 05 22
Xabi Bordak Urtu aurretik poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 5ean (osteguna) 19:30ean Bilboko Bira kultur gunean. Musikaria: Felipe Murillo.

maiatza 05 22
2022ko apirilaren 29an hil zen Jakes Ahamendaburu, jaioterri izan zuen Eiheralarren, 60 urte zituela. Antzerki-tradiziotik zetorrena, Maiatz argitaletxearekin kaleratu zuen Isilka-misilka poema liburua 1988an. Poesiarako molde ohikoak baliatu bazituen ere, begirada berezia zuen, bizitzari edo naturari so egiten zionean, malenkonia sakon batek jotako begirada. Eta euskararen beraren esan-indarra. Bi urte geroago Gauean ontuts (Maiatz, 1990) poemarioa kaleratu zuen. Ahamendabururen heriotzaren kari, liburu biak eskaintzen dizkizuegu.
maiatza 04 22
Celine Mounole Hiriart-Urrutik Joanes Etxeberri Ziburuko idazle ahantzia hitzaldia emango du maiatzaren 4ean (asteazkena) 19:00etan Ziburuko herriko etxean.

maiatza 04 22
Aritz Gorrotxategik Felipe Juaristik lagunduta Uda betea poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 4ean (asteazkena) 19:00etan Donostiako Lagun liburudendan.
maiatza 03 22
Leire Vargas Dena ametsa den irudipena liburu berriari buruz arituko da Iñigo Aranbarrirekin hizketan maiatzaren 3an (asteartea) 19:00etan Donostiako liburutegi nagusiko ekitaldi aretoan. Donostia kultura.

maiatza 02 22
Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Emaginek sinatutako Araka ditzagun gure bazterrak Lisipe bildumako saiakera berria aurkeztuko da maiatzaren 2an (astelehena) 11:00etan Donostiako Pandora tabernan.

maiatza 02 22
Dekolonialitatearen ibilbide emantzipatzaileari euskal feminista moduan ekarpena egiteko asmoz idatzitako liburua da Araka ditzagun gure bazterrak. Hausnarketak, ekimenak eta proposamenak geure kokaleku zuritik eta mendebaldarretik harilkatu ohi ditugu. Hori da oraindik ere gure kokaleku nagusia, eta, azkenaldian, botere-posizio hori birpentsatzeko eta desplazatzeko ariketa kolektiboa egiten ari dira Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Emagin. Ez da ariketa erraza gai honen inguruan hitza hartzea, ezta horretarako kokaleku egokia topatzea ere. Umiltasunetik egiten dute, dena entzuteko eta dena ikasteko dutela jakitun. Deserosotasunari eta kontraesanari iskin egin gabe, bertan gordetzen direlako korapiloak askatzeko bidezidorrik interesgarrienak. Horretarako, azken urteetan kolektibo biek egin duten bidea kontatzen du liburuak, askotariko begiradak gorpuzten, arrazakeria izendatzen eta gatazka politizatzen irakatsi dieten konpa migratzaile eta arrazializatuekin egindako bidea, eta horren ondorioz sortutako hausnarketak eta ikasketak konpartitzen dituzte.

Api 30 22
Xabier Amurizak Etxepare, jalgi hadi batura liburuko testuekin errezitaldia egingo du apirilaren 30ean (larunbat) 19:30ean Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
Api 30 22
Koldo Izagirre idazleak gidatuta Zuhaitzen lirika ibilbidea egingo dute apirilaren 30ean (larunbata) 10:30ean Donostiako Intxaurrondo auzoan zehar.

Api 29 22
W.G. Sebald idazlearen Austerlitz euskaratu ostean, aurkezteko Eta Sebald Gernikatik itzuli zen hitzaldia eskeiniko dute Idoia Santamaria itzultzaileak eta Lander Majuelo Igela argitaletxeko editoreak, Uwe Schütte aditua eta Alain Urrutia margolariarekin apirilaren 29an (ostirala) 19:30ean Berlingo Club der polnischen Versager aretoan.

Api 29 22
Hedoi Etxarte Sortaldekoak liburuari buruz arituko da apirilaren 29an (ostirala) 19:00etan Larraungo Printza gaztetxean.
