Abe
09
22
Euskal Herriko literatura, poesia, komikia eta saiakera, katalanez izenburupean, Joseba Sarrionandia, Mikel Antza, Mikel Soto, Mari Luz Esteban, Eider Eibar, Adur Larrea, Susanna Martin eta Asisko batuko dira abenduaren 9an (ostirala) 18:00etan Durangoko museoan.

Abe
09
22
Nerea Ibarzabal eta Iñigo Astiz Bar Gloria liburua aurkezten arituko dira abenduaren 9an (ostirala) 17:00etan Durangoko azokako Ahotsenean.

Abe
09
22
Album eta Esperoan antzerki lanak aurkeztuko ditu Ganbila bildumak abenduaren 9an (ostirala) 13:00etan Durangoko Ahotsenean.

Abe
08
22
Elena Olave eta Leire Vargas Keinura itzuli poema liburua aurkezten arituko dira abenduaren 8an (osteguna) 18:00etan Durangoko azokako Ahotsenean.

Abe
08
22
Harkaitz Cano eta Ane Garcia Lopez Pozaren erdia poema liburua aurkezten arituko dira abenduaren 8an (osteguna) 17:30ean Durangoko azokako Ahotsenean.

Abe
07
22
Aurten ere, Durangoko azokan batuko gara irakurle eta idazleekin. Abenduaren 7tik 11ra bitartean, Durangoko Azokako Barrenkale-ko 35-36-37-38 standetan aurkituko dituzue gure liburuak. Gurdia bete liburu hartu eta egin dugu bidea Durangora. Urteotako uzta, eta aurten kaleratu berri ditugunekin; liburu eta lagun artean emango ditugu hurrengo egunak Landako inguruan. Ezin esan, 2022. urtea oparoa izan ez denik, eta nobedadeei erreparatuta bakarrik, ikusten da azken urteko lanaren emaitza ere. Gozatzeko idatzi eta argitaratzen dugu, eta irakurleon poza da gure atsegina.
Sei poema liburu
Udaberrian eta udazkenean, sei poema liburu argitaratu ditugu guztira. Xabi Bordaren Urtu aurretik izan da aurtengo lehen argitalpena, eta Juan Luis Zabalaren Mina hartzeko ere eta Lizar Begoñaren Gepardo japoniarrak argitaratu genituen udaberrian. Udazkenean aldiz: Jose Luis Otamendik Landura eskaini digu berriki, Elena Olaveri Keinura itzuli argitaratu diogu eta sonetoekin osatu du Pozaren erdia Harkaitz Canok.
Egile berrien lehen liburuak
Beti da pozgarria, eta ilusio berezia sortzen digu liburu bakoitzaren aurkezpenak. Txillardegiren Kronikak batu eta argitaratu genituen urte hasieran, Santi Leonék Liztor mutanteak aurkeztu zuen udaberriarekin, eta udazken honetan bi ahots berri gehitu ditugu argitaletxean. Aurretik aski ezagunak diren Nerea Ibarzabalek eta Anari Alberdik liburu bana plazaratu dute Susako narratiba sailean: Bar Gloria eta Gari eta goroldiozko, hurrenez hurren.
Lisipe, Ganbila eta Munduko Poesia Kaierak
Narratiba eta poesia betiko sailez gain, azken urteotan proiektu eta ildo berriak ere jorratzen ari gara Susa argitaletxean. Lisipe pentsamendu feminista lantzen ari da eta aurten Leire Milikua Larramendik emakume baserritarren inguruko Lur gainean itzal azpian lana plazaratu du. Antzerki testuak plazaratzeko sortutako Ganbila bilduman Esperoan eta Album aurkeztuko dira azokan bertan, eta Munduko Poesia Kaierak bildumak lau egile ekarri ditu euskarara: Walt Whitman, William Butler Yeats, Federico Garcia Lorca eta Anna Akhmatova.
Abe
06
22
Antzerkiaren tradiziorik berrienak euskal teatro garaikidearekin harremanetan jartzeko nahia da Esperoan, Ganbila bildumako azken alea. Godoten esperoan eta, oro har, Samuel Becketten itzalarekin elkarrizketan jartzea euskal eszena garaikidea. Becketten obra ezagunak ez du ezagutu euskarazko taularatzerik, baina haren eragina beste obra askotan suma daiteke. Horren adibide izan daitezke liburu honetara ekarritako Samara Velteren Eta Karmele? eta Karlos Linazasororen Godotekin solasean antzezlanak. Eragin horrek merezi zuen azterketa sakonagorik, begirada poliedrikoagorik, eta zeregin horretara gonbidatuak izan dira liburuko beste artikuluen egileak: Beñat Sarasola, Mikel Ayllon, Irati Agirreazkuenaga, Amancay Gaztañaga eta Oier Guillan.

Abe
06
22
Iñigo Aranbarri Munduko tokirik ederrenari buruz berbetan egongo da abenduaren 6an (asteartea) 11:00etan Lekeitioko institutuko irakurle taldean.

Abe
05
22
Asko hitz egiten da gazteez, gutxi hitz egiten dute gazteek. Izan ere, haustura dialogoa baita. Kasu honetan, hitza hartu du belaunaldi berri batek, teatroaren barrunbeetatik. Aurreko belaunaldientzat, kasu askotan, talka suposatu du Album ikusteak: millennial deituriko belaunaldiaren zeinuak hartu, erabili, ironizatu, autoironizatu eta gorputz eszeniko bilakatu dituen proiektua da honakoa, adin aurreteknologikoetan hanka bat daukatenen belaunaldientzat ulertzen zaila den estetika. Heldu da Ganbila bildumaren udazkeneko uzta, eta lehen ale honetan Formol Laborategikoen lana irakur dezakezue, liburu formatura egokituta.

Abe
02
22
Elena Olave eta Lizar Begoñaren arteko solasaldi-errezitaldia izango da Afektu bihurrituak, begirada disidenteak euskal poesian abenduaren 2an (ostirala) 19:00etan Donostiako San Telmo museoan.
Abe
02
22
Jose Luis Otamendik Landura poema liburu berria aurkeztuko du Ilargi Agirrerekin abenduaren 2an (ostirala) 19:00etan Zarauzko Garoa liburu dendan.

Abe
02
22
Jon Alonso idazleak Amaiur bat urtero aurkeztuko du abenduaren 2an (ostirala) 19:00etan Amaiurko Gaztelu elkartean.

Abe
02
22
Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak plazaratu duen Laineza liburua aurkeztuko da abenduaren 2an (ostirala) 11:00etan Donostiako udal liburutegian.

Abe
02
22
Jokin Urainek bildu ditu Ataramiñeren 20 urteotako testuak Urrun da zer urdina antologian eta abenduaren 2an (ostirala) 11:00etan aurkeztuko dira Bilboko Bira kultur gunean.

Abe
01
22
Bernardo Atxagak poesia errezitaldia egingo du abenduaren 1ean (osteguna) 19:30ean Donostiako KM kulturunean. Poetika.