Urt 19 23

Txillardegiren Kronikak Zarautzen

Koldo Izagirre eta Juan Luis Zabalak Txillardegiren Kronikak aurkeztuko dute urtarrilaren 19an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburu-dendan.

IMG-20230113-WA0008

Urt 19 23

Leire Ibarguren Petare. Miren Egigurenen puskak Larrabetzun

Leire Ibarguren bertan dela  Petare. Miren Egigurenen puskak izango dute berbagai,urtarrilaren 19an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urt 18 23

Joseba Sarrionandia Zer ote da kanpotarra izatea? Bilboko Biran

Joseba Sarrionandiak Zer ote da kanpotarra izatea? galderari erantzungo dio urtarrilaren 18an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean Agora elkartearen kafe filosofikoan.
bira

Urt 17 23

Joseba Sarrionandia Munduari bira eman zion untzia Azkainen

Joseba Sarrionandiak Munduari bira eman zion untzia aurkeztuko du urtarrilaren 17arekin (osteguna) 19:00ean Azkaineko irakurle taldearekin, Biltoki gelan.

bira

Urt 17 23

Sylvia Plath Beirazko kanpaia Zumaian

Sylvia Plath idazlearen Beirazko kanpaia euskaratu du Garazi Arrulak eta urtarrilaren  17an (asteartea) 18:00etan solasean arituko dira Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Urt 14 23

Juan Ramon Makuso Haragi hosto Errenterian

Juan Ramon Makusoren Haragi hosto poesia liburuaren aurkezpen-errezitaldia izango da urtarrilaren 14an (larunbata) 12:00etan Errenteriako Noski liburudendan.

Urt 12 23

Alberto Barandiaran Gurea falangista zen Aretxabaletan

Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dira urtarrilaren 12n (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako Kultur etxean.

Urt 12 23

Labaienen antzerki lanak

Duela 125 urte, urtarrilaren 12an, jaio zen Antonio Maria Labaien. Hainbat alorrretan jardundakoa, antzerkiaren eremuan nabarmendu zen haren lana, euskal antzerkiaren pizkundean oinarrietako bat izanik: bultzagile, Antzerti aldizkariaren sortzaile (sarean dira aleak, digitalizatuak), hainbat obraren egile… Klasikoen Gordailuan haren 19 lan daude irakurgai, gai, garai, molde eta estilo desberdinetakoak: Txinparta buruzagi (1921), Ostegun gizena (1930), Euskal-eguna (1931), Maya (1932), Mateo Txistu (1932), Iparragirre (1933), Galtzaundi (1935), Gizon bizarpeituti eta emazte bizartsuti… (1935) , Iruñxeme (1935), Muga (1954), Lurrikara (1955), Jostuna (1956), Petrikillo (1956), Jokua ez da errenta (1960), Malentxo alargun (1962), Domenjon de Andia (1965), Kalifornia ku-ku (1967), Pestaburu (1967), Agarren seme… Ismael (1970).

Urt 12 23

Txaman 2002an Durangon sortutako literatur aldizkaria

“Herria absurdo xamar dago, ez da inor ageri kaleetan, bonba nuklear bat jauzi balitzan guztia arrasatuz, baina ez, kaleek eta etxeek bere osotasunean diraute” zioen 2002ko udazkena Durangon poemak. Txaman aldizkari sortu berriak -2002ko udagoienean-literatur edukiz betetako fotokopiak banatu zituen Durangoko tabernetan. Lagun artean, 2003ko uda bitartean lau zenbaki plazaratu zituzten guztira, eta hainbat errezitaldi eskaini.
Orduan sarera batu genituen, eta oraindik irakurgai dira lau aldizkariak:

  txam0101
Tx
aman 1 (2002ko udagoiena)

txam0201

Txaman 2 (2003ko negua)

 

txam0300

Txaman 3 (2003ko udaberria)

txam0400

Txaman 4 (2003ko uda)

Urt 11 23

Slavenka Drakulic Han ez banengo bezala Elorrion

Slavenka Drakulic idazlearen Han ez banengo bezala hartuko dute berbagai urtarrilaren 11n  (asteazkena) 18:00etan Elorrioko irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

Urt 11 23

Josep Pla Kale estua Leitzan

Jose Pla idazlearen Kale estua liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 11an (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.

Urt 10 23

Katixa Agirre Berriz zentauro Barakaldon

Katixa Agirrek idatzitako Berriz zentauro nobelari buruz arituko dira berbalagunak urtarrilaren 10ean (asteartea) 19:30ean Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean.
barakaldo

Urt 10 23

Alberto Barandiaran Gurea falangista zen Abadiñon

Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen saiakera lanari buruz arituko dira urtarrilaren 10ean (asteartea) 19:00etan Abadiñoko kultur etxean.

Urt 08 23

Julene Azpeitia euskal maistra

Urtarrilak 8 zituela, duela 135 urte, jaio zen Zumaian Julene Azpeitia. Irakasle eta idazlea, euskarazko irakaskuntzari eta euskalgintzari lotuak eman zituen urteak, hala Euskal Herrian nola erbestean eman zituen aroetan, gerra aurrean eta ostean. Ikastolen sortze-mugimenduan engaiatua, garaiko prentsan sinadura ohikoa, batez ere haurrei zuzenduriko ipuinak zaizkio ezagunak, baina bestelako lanik ere eman zuen bere literatur jardunean euskal idazleetan aitzindarietakoa izan zen Azpeitiak.  Itxaropenak 1961ean emandako Amandriaren altzoan ipuin-bilduma du lanik ezagunena, 100 narrazio labur biltzen dituen liburua, osorik irakur daitekeena. 1974an haurrentzako ipuin eta irakurgaiak ere kaleratu zituen, Zuentzat izeneko bilduman. Hango narrazio bat ere, Poussy gaxua, irakur daiteke ipuina.eus webgunean. Zumaiarrari buruzko soslai labur baina zehatza eman zuen Joxemiel Bidadorrek Euskaldunon Egunkarian.

Abe 30 22

50 urte Jon Miranderen ilun-argitan

50 urte egin ditu abenduaren 28an Jon Mirande hil zela. Haren gainean esateko deus gutxi dagoela idatz genezake, baina bere testuek gauza berriak deskubritzeko aukera ematen dute, beti dago testuok modu diferente batean irakurtzeko parada. Euskal literatura modernoaren aitapontekoetako bat den Miranderen testuak dakartzagu, beraz, nork bere irakurketa egin dezan, edo bertzerik gabe letrok atzera ere goza ditzan, urteurren honetan.  Haur besoetakoa, eleberri erreferentziala; Klasikoen Gordailuan dauden poemak, Susak XX. mendeko poesia kaieretan antologia batean bildutakoak eta haietako 24ren edizio faksimile bat; bere gutunak; zenbait artikulu; eta hil berri den haren konplize Txomin Peillenekin ateratako Igela aldizkaria ere. Miranderen ilun eta argitan murgiltzeko aukera.

Agenda

Efemerideak

Kritikak