Eka 03 23

Luzien Etxezaharreta eta Leire Lopez Ziluaga editoreak mahainguruan Ziburun

Luzien Etxezaharreta Maiatzeko editorea eta Leire Lopez Ziluaga Susakoa Zubiburu mahainguruan arituko dira ekainaren 3an (larunbata) 10:15ean Ziburuko liburu azokan.

ziburukoazoka23

Eka 01 23

Juno Mac eta Molly Smith Puta zikinak Donostian

Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu du Amaia Astobizak eta ekainaren 1eanSexu Langileen Nazioarteko Egunaren bezperan (osteguna) 18:30ean Donostian, Egiako Teila fabrikan. EHGAM.

pzDonostia

Eka 01 23

Latindar literatura euskaraz

EIZIEren egitasmoa da 31 eskutik bloga, euskararen erabilerari buruzko testuak argitaratzeko 2012an sortua. 2016an etenaldi bat egin eta gero, 2023an atzera abiatu dute eta dagoeneko 900etik gora artikulu argitaratuak ditu. Eta berrienetako bat Gidor Bilbaok idatzitako Latindar literatura euskaratzeko proiektuak: Orixeren 1919ko asmoetatik UPV/EHUren ADDIra izan da. Artikuluan errepasoa zehatza egiten zaio latindar literatura itzultzeko asmoei, eta egitasmoen eta liburu formatuan argitaratu diren testuez gain, gogoratzen du EHUren Bibliotheca Scriptorum Classicorum Vasconica poriektua, zeinak hiru emiatza izan zituen, hirurak ere sarean osorik irakur daitezkeen liburuak: Salustioren Jugurtaren aurkako gerra; Virgilioren Bukolikak eta Georgikak eta Zesarren Galietako guda. Artikuluaren amaieran, azkenik, Itzulpengintza Graduko ikasleen gradu amaierako lanetan egindako itzulpen testuen berri ere ematen da, horietako asko ere sarean irakur daitezkeenak.

Eka 01 23

Argialdiak ipuin liburuaren book trailerra

Miriam Lukik idatzitako Argialdiak ipuin liburuari irudi aurkezpena prestatu dio Julen Altubek. Maite Gurrutxagaren ilustrazioak, Verde Pratoren ahotsa eta zenbait irudi eta letra batu dituzte book trailerrean.

maiatza 31 23

Maialen Hegi-Luku Girgileri Anderea Baionan

Maialen Hegi-Luku idazlea Girgileri Anderea liburuari buruz mintzatuko da maiatzaren 31an (asteazkena) 19:00etan Baionako Zamai ostatuan.

zamai

maiatza 31 23

Nerea Ibarzabal Bar Gloria Zarautzen

Nerea Ibarzabal Salegi idazlearekin Bar Gloria nobelari buruz arituko dira maiatzaren 31an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Arrano tabernan.

bargloriazarautz

maiatza 31 23

Eneko Bidegain Bichta Éder Iruñean

Eneko Bidegainek Bichta Éder nobela aurkeztuko du maiatzaren 31an (asteazkena) 18:00etan Nafarroako liburu azokan, Iruñeko Gaztelu plazan. Gidaria: Patxi Larrion.

Bichta-eder

 

maiatza 31 23

Xan Idiart Nostalgia ez da salgai Iruñean

Xan Idiart Nostalgia ez da salgai ipuin bilduma aurkezten egongo da maiatzaren 31an (asteazkena) 17:30ean Iruñean, Gaztelu plazan egongo den  Nafarroako liburu azokan. Gidaria: Luzien Etxezaharreta.

Nostalgia-ez-da-salgai

maiatza 30 23

Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975) Miarritzen

Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975) hitzaldia eskaindiko du Asier Amezagak maiatzaren 30ean (osteguna)18:00etan Miarritzeko Mediatekan.

maiatza 29 23

Mario Benedetti eta Bertolt Brecht Munduko Poesia Kaierak Iruñean

Mario Benedetti eta Bertolt Brecht Munduko Poesia Kaierak bildumara ekarri dituzte Ima Errea eta Irati Majuelo itzultzaileek, eta maiatzaren 29an (astelehena) 12:30ean aurkeztuko dira Iruñeko Gaztelu plazan, Nafarroako liburu azokan.

Benedetti - Azala Brecht - Azala

maiatza 26 23

Jon Alonso Amaiur bat urtero Iruñean

Jon Alonso idazleak Amaiur bat urtero aurkeztuko du maiatzaren 26an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Gaztelu plazan, Nafarroako liburu azokan.
amaiurbat

maiatza 26 23

Eneko Barberena Suak erreko ez balu Iruñean

Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza aurkeztuko du maiatzaren 26an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Gaztelu plazan, Nafarroako liburu azokan.

Suak-erreko-ez-balu

maiatza 26 23

Nerea Ibarzabal Bar Gloria Ibarrangelun

Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobelari buruz arituko dira maiatzaren 26an (barikua) 19:00etan Ibarrangeluko kultur etxean.

bargloriagelu

maiatza 25 23

Jon Benito Lagun minak Gasteizen

Jon Benito idazlearen Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai maiatzaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean. Geu Gasteiz.
lagunminak

maiatza 25 23

Joxean Agirre Solteroen dantzalekuak Iruñean

Joxean Agirreren Solteroen dantzalekuak liburuaz solasatukod ira maiatzaren 25ean (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko irakurle taldean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak