Urr 16 23
Juan Kruz Igarabide Ura saltoka Donostian
Juan Kruz Igarabideren azken lana den Ura saltoka hartuko dute mintzagaia urriaren 16an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean. Donostia Kultura.
Urr 16 23
Juan Kruz Igarabideren azken lana den Ura saltoka hartuko dute mintzagaia urriaren 16an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean. Donostia Kultura.
Urr 14 23
Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da urriaren 14an (larunbata) 12:00etan Bilbon, San Frantziskoko Sarean gunean.

Badator mikrobira / Llega la microgira
NANDO CRUZ + JON URZELAI
SU FESTAK + MACROFESTIVALESUrriak 11 octubre @ Iruñea @katakrak54
Urriak 12 octubre @ Donostia @TeilaFabrika
Urriak 14 octubre @ Bilbo @SareanGunea+ info laster / pronto pic.twitter.com/orZnR3Tgcj
— Jon Urzelai (@aguaprado) September 15, 2023
Urr 14 23
Maddi Ane Txoperenak idazketa tailerra eginen du urriaren 14an (larunbata) 10:30ean Miarritzeko Mediatekan. Mintzalasai.

Urr 14 23
2023ko urriaren 14an 90 urte beteko dira Gabriel Aresti Segurola jaio zela. Efemeridea ospatzeko asmoz, Gabriel Arestik itzuli baina azken lau hamarkadetan itzalean geratu diren Internazionalaren bertso batzuk ekarri ditugu.
1971n, bi arrazoirengatik, birritan itzuli zuen Arestik Eugène Pottierrek idatzi zuen Internazionala. Lehenengo aldiz, Natxo de Felipe musikariak eskatuta, Jesus Mari Begoña militante politikoaren kontrako epaiketan abesteko itzuli zuen. Itzulpen hura, Literatura lanak bildumaren 8. liburuan argitaratu zuen Susak 1986an.
Bigarrenez, handik gutxira, Natxo de Felipek berak berriro eskatuta itzuli zuen. Hain justu, 1971. urtean Parisko Komunaren mendeurrena zen eta baita L’internationale abestiaren sorreraren mendeurrena ere. Garai hartako EMK-k (Euskadiko Mugimendu Komunista) bazuen kantu iraultzailearen bertsioa ezagutzera emateko asmoa. Natxo de Felipek 1971ko martxoko China Reconstruye aldizkari txinatarrak eta beste hainbat informazio bidali zizkion Gabriel Arestiri. Itzulpen hura, handik sei urtera, birritan ekarri zen paperera: 1977ko ekainaren 12an paskin gisa Bilbon Euskadiko Ezkerra hautes-koalizioaren ekitaldi batean (EMK, EIA eta Euskal Komunistak elkartu ziren) eta urriaren 1eko Anaitasuna aldizkarian.
Urr 12 23
Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da urriaren 12an (osteguna) 12:00etan Donostian, Egiako Teila fabrikan. Balio dute.


Badator mikrobira / Llega la microgira
NANDO CRUZ + JON URZELAI
SU FESTAK + MACROFESTIVALESUrriak 11 octubre @ Iruñea @katakrak54
Urriak 12 octubre @ Donostia @TeilaFabrika
Urriak 14 octubre @ Bilbo @SareanGunea+ info laster / pronto pic.twitter.com/orZnR3Tgcj
— Jon Urzelai (@aguaprado) September 15, 2023
Urr 11 23
Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da urriaren 11an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.

Badator mikrobira / Llega la microgira
NANDO CRUZ + JON URZELAI
SU FESTAK + MACROFESTIVALESUrriak 11 octubre @ Iruñea @katakrak54
Urriak 12 octubre @ Donostia @TeilaFabrika
Urriak 14 octubre @ Bilbo @SareanGunea+ info laster / pronto pic.twitter.com/orZnR3Tgcj
— Jon Urzelai (@aguaprado) September 15, 2023
Urr 11 23
Kirmen Uribek idatzitako Bilbao New York Bilbao izango dute hizketagai urriaren 11an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.
Urr 10 23
Joan Mari Irigoien idazlearen Babilonia izango dute berbagai urriaren 10ean (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean.
Urr 10 23
Eider Rodriguezek idatzitako Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira urriaren 10ean (asteartea) 17:00etan Erronkaribarko irakurle taldean. Gidaria: Josu Jimenez Maia.

Urr 10 23
Irailekoak literatura ekitaldiaren baitan, Antonia Vicens idazle mallorkarra izan da gonbidatuetako bat. Eleberrigilea eta poeta, Balear Uharteetako egungo ahotsik sendoenetako bat da berea. Bisitaren karietara, Monika Etxeberriak zortzi poema ekarri ditu euskarara, irakurgarri jarri ditugunak.
Urr 09 23
Goiatz Labandibarrek Bekatua liburu berria aurkeztuko du urriaren 9an (astelehena) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Urr 08 23
Frankenstein agurgarria errezitaldi mutantearen emanaldia egingo dute Ana Galarraga eta Pettik urriaren 8an (igandea) 12:30ean Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxean. Loraldia plazarik plaza.

Urr 05 23
Josu Goikoetxea, Maddi Ane Txoperena eta Alaia Martin, Danele Sarriugarterekin arituko dira solasean Bertsolaritzatik literatura idatzira mahainguruan, urriaren 5ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gasteizko irakurle kluba.

Urr 05 23
Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko da urriaren 5ean (osteguna) 18:00etan Arrasateko Kulturaten. Kooltur ostegunak.

Urr 05 23
Juno Mac eta Molly Smith egileen Puta zikinak Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka euskaratu zuen Amaia Astobizak eta solasaldia egingo dute urriaren 5ean (osteguna) 18:30ean Zumaiako Emakumeen etxean.