Aza 21 23
Garazi Arrula Lurraz beste Lasarten
Garazi Arrula idazlearekin Lurraz beste liburuaren inguruan solasean arituko dira azaroaren 21an (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.

Aza 21 23
Garazi Arrula idazlearekin Lurraz beste liburuaren inguruan solasean arituko dira azaroaren 21an (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.

Aza 21 23
Mikel Ayllon idazlearen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuari buruz arituko dira azaroaren 21ean (asteartea) 18:30ean Leioako liburutegiko irakurle taldean.
Aza 21 23
Karmele Jaiok Maitasun kapitala liburu berria aurkeztuko du azaroaren 21ean (asteartea) 11:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.

Aza 20 23
Patxi Zubizarreta Loak ezkutatzen duena liburu berriari buruz arituko da Aiora Jakarekin azaroaren 20an (astelehena) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia klubean. Literaktum.
Aza 20 23
Uxue Alberdi idazlea Dendaostekoak liburuari buruz arituko da azaroaren 20an (astelehena) 19:00etan Soraluzeko Irakurle taldean, herriko liburutegian.

Aza 18 23
Miren Agur Meabek Fabula antifabulak saioa eskainiko du Inun musikaria, Tracken estudioa eta Sonia Rueda artsitarekin azaroaren 18an (larunbata) 13:00etan Gernikako Euskal Herria museoan.

Aza 18 23
Xamar idazleak Bizi aroak herri kultura saiakera berria aurkeztuko du jendaurrean azaroaren 18an (larunbata) 12:00etan Orbaizetako Kultur Olan.

Aza 18 23
Marina Sagastizabalek Hiruki gatazkatsua liburua aurkeztuko du azaroaren 18an (larunbata) 9:30ean Ortzaizeko Menta liburudendan.

Aza 17 23
Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz arituko da azaroaren 17an (ostirala) 19:15ean Gaubeako EusKarria irakurle taldeko partaideekin.

Aza 17 23
Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde idazleak, literatur saio musikatuan arituko dira Ane Etxegoien eta Iñar Sastre musikariekin azaroaren 17an (ostirala) 19:00etan Donostian, Intxaurrondo kultur etxean. Literaktum.
Aza 17 23
Eneko Bidegainek Bichta Éder nobelari buruz solas egingo du azaroaren 17an (ostirala) 19:00etan Izurako Ametzanean.

Aza 17 23
Assata Shakuren Autobiografia bat liburuari buruz arituko dira azaroaren 17an (ostriala) 19:00etan Iruñean, Katakrakeko irakurle taldean.

Aza 17 23
Xabier Mendigurenekin Oso latza izan da liburuari buruz arituko dira azaroaren 17an (ostirala) 19:00etan Eako Eskolondon.

Aza 17 23
2023ko azaroaren 17an zendu da Agustin Ibarrola artista. Gabriel Aresti idazlearen lagun haundia. Eta gaur artistak idazleari egindako lanak gogoratu gura ditugu. 1966an, Kriselu argitaletxean Arestik Euskal harria plazaratu zuenean, bi artistei zentsuratutako lanak -irudiak eta poemak- gogoan hartuz. Euskal Harria poema liburua Gabriel Arestik berak argitaratu zuen. Kriselu bilduma abiatu zuen horrela. Graficas Ellacuria etxean inprimatu zen, Bilboko Buenos Aires kalean.


Euskal harria poema liburuak 120 pieza zituen, baina zentsuratengatik 60 bakarrik argitaratu ahal izan zituen Arestik. Ibarrolak egindako 14 irudietatik hiru izan ziren zentsuratuak. Poema liburuak lau parte ditu, eta hirugarren zatia Ibarrolari eskaini zion Arestik: “Poesia para Agustin Ibarrola” du izenburua. (gehiago…)
Aza 16 23
Blanca Llum eta Castillo Suarez Poesia(k) eta maitasuna(k) hizpide hartuta solasean arituko dira Itziar Ugarteren esanetara azaroaren 16an (osteguna) 19:00etan Donostiako Okendo kultur etxean. Literaktum.