Urr 14 25
Ursula K.Le Guin Oihan hitzean mundua Abadiñon
Ursula K.Le Guinen Oihan hitzean mundua berbagai izango dute urriaren 14an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota Kultur etxean.
Urr 14 25
Ursula K.Le Guinen Oihan hitzean mundua berbagai izango dute urriaren 14an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota Kultur etxean.
Urr 12 25
Txiki eta Otaegi gogoan hartu eta omentzeko 1975-2025 Uraren lokarriak izeneko emanaldi artistiko berezia (hitza, irudia, testigantzak, musika, dantza, antzerkia, kantua..) prestatu dute urriaren 12an (igandea) 12:00etan Azpeitiko Soreasu antzokian.

Urr 10 25
Eider Rodriguez idazleak Dena zulo bera zen aurkeztuko du urriaren 10ean (ostirala) 11:30ean Donostiako Plaza Berriko liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa literatura.

Urr 10 25
Zerua argi egon arren, arnasa hartzea hain erraza ez den paisaia bat hedatzen da Dena zulo bera zen ipuin liburuan. Edertasunaren eta heriotzaren igurtzi amaigabean, bakea ez, egia aitzurtu nahia da protagonista. Laguntasuna eta sentsualtasuna ageri dira, olatu artifizialak eta uharteak, doluen aurreko doluak, zorion moderatua, esku batzuek egin dezaketena baina sekula egingo ez dutena. Hendaian, Bordelen, Donostian, Irunen, Koh Phangan-en, Hondarribian, Errenterian; elkar besarkatuta kabitzeko moduko zulo txiki batekin aski zatekeen. Gauza guztien azken aldi bat —eta ondorioz lehena— aurkituko du irakurleak Eider Rodriguezen bosgarren ipuin liburuan. Osorik irakur dezakezue sarean.

Urr 09 25
Eider Rodriguezen Haragia ipuin liburuaz solasean arituko dira urriaren 9an (osteguna) 19:00etan Berriozarko irakurle klubean.

Urr 09 25
Jone Bordatoren Erroen izerdia aurkeztuko dute urriaren 9an (osteguna) 10:30ean Donostiako Elkar liburudendan.

Urr 08 25
Unai Elorriagaren Iturria liburuari buruz berba egingo dute urriaren 8an (asteazkena) 18:30ean Durangoko liburutegiko irakurle taldean. Dinamizatzailea: Leire Bilbao.

Urr 07 25
Literatura eta artea baliagarritzat jotzen zituen Amiri Barakak, ekintza politiko gisa erabiltzekotan; Amerika zuriaren suntsitzeko, adibidez. Antzerkigile, poeta eta aktibista, 1934ko urriaren 7an jaio zen 60etako intelektual beltz nagusietarik bat izango zena. Haren heriotzaren urtean, 2014an, Itu Bandakoek sei poema itzuli zituzten, eta urte berean Elearazin Galder Ruizek Zergatik gara gu Amerikarrak? bideo-poema euskaratu zuen.
Testua emateaz gain, Amiri Baraka bera ikusi eta entzun daiteke poema errezitatzen, euskarazko azpitituluekin; eta egundoko indarrarekin. 2015ean, Literaturiaren baitan, eta EIZIEren ekimenez, ariketa bera egin zuen Nagore Tolosak, Baten batek Amerika leherrarazi du poemaren errezitaldia euskaraz azpidatziz, segidan eskaintzen dizueguna.
Urr 07 25
Josu Jimenez Maiak Errautsetan idatzitako haikuak aurkeztuko ditu urriaren 7an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburudendan.

Urr 07 25
Pello Salaburuk Panfleto bat atzenduraren kontra aurkeztuko du urriaren 7an (asteartea) 11:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Urr 07 25
Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martin egileek Txillarreko sukaldaria Pello Rubiori elkarrizketa liburua aurkeztuko dute urriaren 7an (asteartea) 10:30ean Donostiako Elkar liburudendan.

Urr 05 25
Mendea bete da urriaren 5ean Youenn Gwernig poeta, kantari eta letragilea jaio zela. Eskolan frantsesez ikasia, hizkuntza horretan hasi zen idazten, baina New Yorkera joan zelarik, bretoieraz idatzi zituen poemak, aita eta amonagandik jasotako hizkuntzan. Jack Kerouacen ezagutza egin eta hark uler zezan, ingelesez ere idatzi zuen. Atzera sorterrira joanda, kantak eta kantuan egiteari ere lotu zitzaion (E kreiz an noz, Gauaren erdian ezaguna, besteak beste). Bretoierazko letra eta kulturako izen handietako bat, New Yorkeko hamar poema ekarri zituen euskarara Koldo Izagirrek, ingeles itzulpenarekin argitaratu zuen Un dornad plu (Al Liamm, 1997) bildumatik hartuak.
Urr 04 25
Margarita Nafarroakoaren Heptameronaren irakurraldia eginen dute urriaren 4an (larunbata) 10:00etan hasita Altsasuko Iortia kulturgunean.

Urr 03 25
Nola egiten da liburu bat? bisita gidatua eginen du Txalaparta argitaletxeak urriaren 3an (ostirala) 11:30ean Iruñeko bere egoitza eta liburudendan (kale nagusia).

Urr 03 25
Karlos Linazosororen Düsseldorfeko txibatoa liburu berria aurkeztuko dute urriaren 3an (ostirala) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.