Aza 13 25
Aza 13 25
Aingeru Epaltza Mendi-joak Berriozarren
Aza 13 25
Miren Amuriza Pleibak Aretxabaletan
Miren Amurizarekin Pleibak liburuari buruz arituko dira azaroaren 13an (osteguna) 18:30ean Aretxabaletako kultur etxean.

Aza 13 25
Mariarosa Dalla Costa eta Selma Jamesen Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza
Mariarosa Dalla Costa eta Selma Jamesen Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza aurkeztuko dute Aiora Enparantza itzultzailearekin azaroaren 13an (osteguna) Donostiako Liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
Aza 12 25
Adania Shibli Detaile xume bat Durangon
Adania Shibliren Detaile xume bat liburuaren gainean berba egingo dute azaroaren 12an (asteazkena) 19:00etan Durangoko liburutegiko irakurle taldean.
Aza 12 25
Juliana Leveille-Trudel Nirliit Elorrion
Juliana Leveille-Trudel idazlearen Nirliit liburuari buruz arituko dira azaroaren 12an (asteazkean) 18:00ean Elorrioko liburutegian.
Aza 11 25
Bernardo Atxaga Enarak Iruñean
Aza 11 25
Joxean Agirre Gizon barregarriak Abadiñon
Joxean Agirreren Gizon barregarriak nobela berbagai hartuko dute azaroaren 11an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Mediatekan.
Aza 08 25
Danele Sarriugarte beste zerbait Iruñean
Danele Sarriugartek beste zerbait aurkeztuko du azaroaren 24an (astelehena) Hedoi Etxarterekin Iruñeko Katakrak liburudendan. Argitaletxea. Consonni.
Aza 07 25
Esperantzaren tortura
Sinbolismoaren aitzindari, XIX. mendeko bigarren erdialdeko abangoardiaren idazle garrantzitsuenetakoa izan zen Auguste Villiers de L’Isle-Adam. Gaurko egunez jaioa 1838an, bere ipuin bat irakur daiteke euskaraz, Esperantzaren tortura, Juan Kruz Igerabidek euskaratua. Iñaki Aldekoa editoreak plazaratutako zortzi kontakizuneko bilduma batean argitaratu zen, Ipuin gogoangarriak (Erein, 1997), eta honetaz gain, beste egile erreferentziazkoen ipuinak ere irakur daitezke: Dickens, Mauppasant, Txekhov, London, Joyce, Borges eta Singer.
Aza 07 25
Cecilia Meirelesen kantuak
Azaroaren 9an hil zen azaroaren 7an, 63 urte lehenago, jaioa zen Cecilia Meireles poeta brasildarra. Oso umetan galdu zituen gurasoak eta gazterik hil zitzaion lehen senarra, eta zorigaitz horietan introspekziorako joera hartu zuen. Bizitzarekiko jarrera patxadakoa da bere poesiaren ezaugarri nagusia, baina oihurik eta saminik gabea, fatalismorik ez daukan igarotze batean, daukanari kantuan: “Kantari naizela dakit. Eta kantua da oro”. Koldo Izagirrek euskaratu zituen Meirelesen hamar poema.
Aza 06 25
Beatriz Fernández Ariadnaren haria Iruñeako Laban
Beatriz Fernández idazle eta hizkuntzalariak Ariadnaren haria Sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan saiakera aurkeztuko du azaroaren 6an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Laban. Xoka jite disidenteak.


Aza 03 25
Delphine de Vigan Esker onak
Delphine de Vigan idazlearen Esker onak euskarara ekarri Aiora Jaka itzultzaileak eta azaroaren 3an (astelehena) 11:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.

Urr 30 25
Valeryren Itsas hilerria
1922an plazaratu zuen Charmes ou poèmes liburua Paul Valeryk, beste batzuen artean Itsas hilerria (Le Cimetière marin) poema zekarrena, hain famatua Frantziako literaturan. Poeta goiztiarra, sinbolismoaren bidetik jo zuen, nia protagonista zuen poesia landuz. 1892an, krisi existentzial betean, poesia idazteari utzi zion, eta ez zuen berrartu 25 urte geroagora arte. Miel Anjel Unanuak euskaratu zuen 1990ean Hegats aldizkarian Itsas hilerria, Valeryren jaiotzaren urteurrenean dakarkiguna.
Urr 30 25
Aingeruen zuzenbidea
Urriaren 30 batez jaio zen Angela Figuera poeta, Bilbon. Langile giroko emakumeei kantatzen zien idazle konprometitua, zenbait poemario eman zituen argitara frankismoaren garai ilun haietan, 1950 eta 70ak bitartean. Gabriel Arestiren laguna, honek ekarri zuen euskarara Aingeruen zuzenbidea obra, eta Egan aldizkarian plazaratu 1960an.

