Uzt 11 14
“Gabrielen lekua” Ean
“Gabrielen lekua” sentikaria izango da uztailaren 11n (ostirala) 22:30ean Eako Eskolondon.
Uzt 11 14
“Gabrielen lekua” sentikaria izango da uztailaren 11n (ostirala) 22:30ean Eako Eskolondon.
Uzt 11 14
Karmelo Landak eta Laura Mintegik “Gabriel Arestiren Harri eta herri: nondik dator harria?” hitzaldia eskainiko dute uztailaren 11n (ostirala) 20:00etan Eako Eskolondon.
Uzt 11 14
Felipe Juaristik “Pentsamendua eta poesia” errezitaldia eskainiko du uztailaren 11n (ostirala) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Uzt 10 14
Ibon Muñoaren Ainarak herrira itzuliko dira liburua aurkeztuko dute uztailaren 10ean (osteguna) 20:00etan Eibarko Kultuko topalekuan. Argitaldaria: Ataramiñe

Uzt 09 14
Patri Urkizuren senak, ezagutzak eta inplikazioak sortutako Dorrejilko kanta (Kriselu, 1977) herri xehearen nekeak islatzen dituen balada dela esango genuke gaur egun. Balada, kantore edo erromantze, kantagarri bat dugu inondik ere lan hau, ahozkotasunaren tradizioan kokatzekoa, Arestiren hainbat lan poetiko bezala: gure lirika zaharrak bideratua da. Alabaina, frankismoaren aurkako borrokaren gorienean kokatzen da Urkizurena: zanpaketa, heriotza, kartzela… eta esperantza handi bat, suminduraren adinakoa. Erreforma esan zaion iruzurrak Euskal Herrian ekarri zuen desengainuaren eta sufrimenduaren isla da Dorrejilko garrasia, poema bakarra osatzen duten lauko txiki guztiak lotzen dituen kontzientzia harro baten ahots herrikoia.
Uzt 06 14
Imanol Epeldek “Etxepare rap” eskainiko du uztailaren 6an (igandea) 19:00etan Oñatiko gaztetxean.
Uzt 03 14
Mikel Etxaburuk Hodeiak zapatetan errezitaldia egingo du uztailaren 3an (osteguna) 21:00etan Bilboko Ziburu tabernan.

Uzt 02 14
Jon Arretxe Hutsaren itzalak nobelaz mintzatuko da uztailaren 2an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Uzt 02 14
Asteburu honetan, uztailaren 11tik 13ra bitartean izango dira Eako Poesia Egunak. Harri eta herri poema liburuari buruzko hitzaldia eskainiko dute Karmelo Landak eta Laura Mintegik lehen egunean. Biharamunean, Eider Rodriguezen hitzaldia eta Koldo Izagirreren Parisen bizi naiz errezitaldia izango dira eguerdiz, eta arratsaldean bost poetek egingo dute irakurraldia: Mariluz Estebanek, Mikel Etxaburuk, Luis Gardek, Jule Goikoetxeak eta Felipe Juaristik. Azken egunean, igandez: Iratxe Retolazaren eta Danele Sarriugarteren hitzaldia Gabriel Arestiren imajinario poetikoari buruz eta, ondoren, “Hondakindegia” errezitaldia Mikel Ayerbe eta Iñigo Astizekin. Asteburuko gainerako emanaldiak: “Gabrielen lekua”, “Etxepare rap”, Laida Azkonaren dantzaldia, eta Joseba Irazoki eta Bide Ertzean taldearen kontzertuak.
Uzt 01 14
Arantxa Urretabizkaiaren Maitasunaren magalean (CAP, 1982) maitasunaren gorazarrea da, promes erotikoen aitortza zurrunbilo sentsual batean: sena libre eta lotsagabe azalduz hartzen dute hitzek indar ebokatiboa. Promesak, hala ere, “zu ez bazaude”, “nirekin bazatoz”, “nirekin hondoratzen bazara” bezalako baldintzek eta hipotetikoan jokatutako aditzek bideratuak dira, eta hainbat traba gainditu behar du desiraren helburuak. Maitasuna, asmazioa ote? Arrazoiak ba ote du etorkizunik izaki bakoitza epaile dugunean? Ez du axola, “ez gaituzte harrapatuko” leloaren aldaera guztiek dakarte elkartasun menderakaitz baten esperantza, magala, festa. Irudi bortitz eta delikatutan emana, hamar urte lehenago Euskal Literatura 72 bilduman argitaratua zuen San Pedro bezperaren ondokoak gogoangarriaren oihartzuna dakar poemen egituran eta erritmoaren kadentzian.
Eka 29 14
Duela 100 urte, 1914ko ekainaren 29an jaio zen Hego Afrikan, artean Britainia Handiko kolonia zela, Ellen Kuzwayo. Militante politikoa, Afrikako Kongresu Nazionalaren gazte mugimenduko buru izan zen 60etan, eta apartheid osteko legebiltzarreko lehen lehendakaria. Call me Woman liburuan jaso zituen bere memoriak, eta narrazioak berriz Soweton kondatuak liburuan. Aintzane Ibartzabalek euskaratua, Txalaparta argitaletxeak kaleratu zuen 1999an, gaurdanik on-line osorik irakur dezakezuena.
Eka 27 14
Mikel Etxaburuk Hodeiak zapatetan poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du ekainaren 27an (ostirala) 22:00etan Aulestiko Goiko tabernan. Musika: Kexu Agirretxea.

Eka 27 14
Jose Luis Aiastuik, Izarne Cardabak, Edu Lartzangurenek, Mikel Martinezek eta Iñigo Roquek Bere parekoen epaimahia ipuin irakurraldia egingo dute ekainaren 27an (ostirala) 19:30etan Bilboko Hikateneoan, Xerezade jaian.

Eka 26 14
Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen, liburuaz ariko dira ekainaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.
Eka 26 14
Philippe Claudelen Brodecken txostena nobelari buruz solas egingo dute ekainaren 26an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.