Eka 20 17

Hiri hondakin solidoak Arangurenen

Jon Alonsoren Hiri hondakin solidoak nobelari buruz jardungo dute ekainaren 20an (asteartea) 19:00etan Arangurengo Mutilbera tabernan.

Eka 20 17

Jordi Badiellaren poemak

Tea Merzugan eta Unefguko hogeita hamazazpiak Katalunia eta Amazigh herriaren lankidetzaren baitan, katalanez, amazigheraz eta frantsesez argitaratutako bi lan dira. Liburuxka biak 2004an eta 2007an argitaratu zituen Jordi Badiellak, eta orain, Aintzane Galardiren itzulpenean, euskarara dakartzagu.

Eka 17 17

Joan Mari Irigoieni omenaldia Beasainen

Joan Mari Irigoieni omenaldia egingo diote ekainaren 17an (larunbata) 19:30ean Beasaingo Igartza jauregian.

Eka 17 17

Joanak joan Maule-Lextarren

Jon Etxaideren Joanak joan nobelaz mintzatuko dira ekainaren 17an (larunbata) 10:00etan Mauleko mediatekan.

Eka 16 17

Deserria haurtzaro Iruñean

Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro nobelaz jardungo dute ekainaren 16an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Eka 16 17

Txoriak etortzen ez diren lekua Bermeon

Alaine Agirrerekin Txoriak etortzen ez diren lekua poema liburuaz mintzatuko dira ekainaren 16an (ostirala) 19:00etran Bermeoko liburutegian.

Eka 14 17

Kixotenean Tolosan

Iñigo Astizen Kixotenean liburuaz jardungo dute ekainaren 14an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Eka 14 17

Beti oporretan Arrasaten

Harkaitz Canoren Beti oporretan ipuin liburuaz mintzatuko dira ekainaren 14an (asteazkena) 18:15ean Arrasateko liburutegian.

Eka 14 17

Odol mamituak Bilbon

Alaine Agirreren Odol mamituak nobelaz berba egingo dute ekainaren 14an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Eka 14 17

Zwei frauen Leitzan

Joxean Agirreren Zwei frauen nobelaz jardungo dute ekainaren 14an (asteazkena) 18:00etan Leitzako liburutegian.

Eka 14 17

Zergatik bi? Salaberri eta Dolhare ispilu aurrean

Idazlea ispiluaren aurrean jarrita, galdera batekin abiatu zuten haien ikuskizuna Bea Salaberrik eta Katixa Dolharek 2017ko Literaturia jaialdian: Zergatik bi? Hori eta galdera gehiago: “Zergatik ederra edo zorrotza? Zergatik errealitatea edo inpresioa? Posizionatua edo ez? Zergatik barneak hustu ala egiak gorde? Zergatik beti bi?”. Irakurri gabeko irakurketa batean, galdera hori eta gehiago, eta erantzunak ere,  eskaini zituzten bi idazleek testu eder eta oso indartsu batean. Hemen orain osorik irakur dezakezun testuan.

Eka 13 17

Hauts haietatik Zumaian

Unai Villenarekin Hauts haietatik nobelaz jardungo dute ekainaren 13an (osteguna) 18:00etan Zumaiako liburutegian.

Eka 13 17

Ariasman, Tapio Koivukari

Tapio Koivukari idazle finlandiarra Ariasman nobelaren euskarazko itzulpenaren aurkezpenean izango da ekainaren 13an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Eka 13 17

Nagusia kanpoan bizi da, Takiji Kobayashi

Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da aurkeztuko dute ekainaren 13an (asteartea) 11etan  Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Katakrak.

Eka 12 17

Baina ez lukete han egon behar, Asier Osinalde

Asier Osinaldek Baina ez lukete han egon behar ipuin liburua aurkeztuko du ekainaren 12an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Agenda

Efemerideak

Kritikak