Abe
08
25
Munduko Poesia Kaierak bildumako Frank O’Hara, Oscar Milosz, Antonia Pozzi eta Nazim Hikmet poeten lanak irakurriko dituzte Beñat Sarasola, Patxi de Vicente Arbeloa, Joannes Jauregi eta Gotzon Barandiaran itzultzaileek Maialen Berasategi Catalán eta Isabel Etxeberria Ramírez MPK bildumako editoreekin batera abenduaren 8an (astelehena) 13:00etan Durangoko azokan. Ahotsenea.


Abe
08
25
Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua errezitatuko dute abenduaren 8an (astelehena) 11:30ean Durangoko azokan, Talaia aretoan. Irakurleak: Iñigo Astiz, Leire Bilbao, Oihane Zuberoa Garmendia, Josu Landa, Maialen Lujanbio, Iñigo Satrustegi eta Leire Vargas.

Abe
07
25
Heriotzak Eduardo du izena ikuskizuna emango du Formol Laborategiak Munduko Poesia Kaierak bildumaren 10. urteurrena ospatzeko poesia ez-errezitaldia abenduaren 7an (igandea) 20:00etan Durangoko San Agustin aretoan.

Abe
07
25
Eider Rodriguez idazleak Dena zulo bera zen aurkeztuko du Iñigo Astizekin abenduaren 7an (igandea) 12:00etan Durangoko liburu azokan, Ahotsenean.

Abe
07
25
Harkaitz Cano idazleak Silueta liburu berria aurkeztuko du Beñat Sarasolak lagunduta abenduaren 7an (igandea) 11:30ean Ahotsenean.

Abe
06
25
Ganbila antzerki testuen bildumako azken liburuak – Zorretan, Aztitza, Herrenaren promesak eta Fikziraultzaileak – aurkeztuko dituzte Agurtzane Intxaurraga, Oiger Guillan, Maite Aizpurua eta Kamikaz kolektiboak abenduaren 6an (larunbata) 17:30ean Durangoko azokan, Ahotsenean.




Abe
06
25
Mikel Ibarguren eta Lander Garro Haize begitik poema liburuari buruz solalean arituko dira abenduaren 6an (larunbata) 16:00etan Durangoko Ahotsenean.

Abe
06
25
Hedoi Etxartek Izen baten promesa bere lehen nobela aurkeztuko du abenduaren 6an (larunbata) 11:30ean Durangoko liburu azokan. Ahotsenea.

– 11:30 Izen baten promesa – Hedoi Etxarte
Abe
04
25
Durangoko Azokan, Barrenkaleko ertzean topatuko duzue aurten ere Susa literatura argitaletxea. Abenduaren 5ean (barikua) hasi eta abenduaren 8ra (astelehena) bitarte; aurtengo nobedadeak, azken urteetako liburuak, idazleak eta lagunak bertan izango gara, irakurleekin tarte bat hartu, eta literaturaz gozatzen ahalegintzen.
Aurtengo nobedadeak
Amorante frantsesa aurkeztu zuen Miren Agur Meabek udaberrian, eta Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen, Hedoi Etxarteren lehen nobela den Izen baten promesa eta Harkaitz Canoren Silueta aurkeztu berri ditugu narratiba sailean.

Hezur berriak poema liburuarekin ezagutu dugu Ane Labaka poeta, eta Ane Zubeldiak Kontra poemarioarekin, biak udaberriak argitaratuak.
Mikel Ibarguren eta Hasier Larretxeak poema liburu bana aurkeztu dute udazkenean, Haize begitik eta Guztia urruntzea da hurrenez hurren. Eta sail honetako 100. liburuarekin, Susako poema liburuek diseinu berria daukate orain.

(gehiago…)
Abe
04
25
Palestinako herriaren sufrimendua, erresistentzia eta borroka kontatzeko modu asko daude, eta poesiarena da horietako bat. Israel Gazan burutzen ari den genozidioa salatuko dugu Durangoko liburu Azokan, eta asmo horren baitan Susa argitaletxeak liburuxka bat plazaratu du, 16 poema Palestinako, 16 poeta palestinarren poema banarekin, Durangoko liburu Azokan gure irakurleen artean banatuko duguna.

Aza
29
25
Eraiki liteke nobela bat hura irakurri gabe, sortu dituen oihartzunetatik abiatuz? Atzeman daiteke nobelaren arnasa inguratzen duten testuak soilik irakurrita? Denek espero zuten nobela mardularen ordez, Silueta lan esperimentalarekin itzuli da Ibarbia. Bahiketa baten istorioa kontatu digu bertan. Ez du inor epel utzi; alde edo kontra, sotil edo suhar, denek nahi izan dute zerbait esan, eta, hain justu, nobelaz idatzi diren 31 iruzkinek osatzen dute liburu hau, Siluetaren silueta. Jolas literario bat proposatu digu Harkaitz Canok, beraz, bidean gogoetarako leiho andana irekiz bidenabar; zer eskatzen diogun arteari, zer irakurleari, zer kritikari, zer hurbileko historiaren memoriari. osorik irakur dezakezue sarean.

Azala: Xabier Gantzarain
Ostekoak
Harkaitz Cano idazleak berak liburuaren aurkezpenean esandakoaren arabera, “Silueta-ri egingo zaion iruzkin bakoitza liburuaren hedapen bihurtuko da hemendik aurrera, liburu hau infinitua baita”. 32. iruzkin hori gehitu dugu sarean. Idatziko diren hurrengo iruzkinen esperoan.
Aza
28
25
Harkaitz Canok Silueta aurkeztuko du azaroaren 28an (ostirala) 11:30ean Donostiako Kaxilda liburudendan. Argitaletxea: Susa literatura.

Aza
26
25
Hedoi Etxarte eta Joseba Sarrionandiak Izen baten promesa nobela aurkeztuko dute azaroaren 26an (asteazkena) 19:30ean, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Aza
25
25
Harkaitz Cano idazleak Silueta liburu berria aurkeztuko du Santi Leonek lagunduta azaroaren 25ean (asteartea) 19:30ean Iruñeko Hizkuntza eskolako areto nagusian.
