Abe 16 25

Juanjo Olasagarre Ezinezko maletak Egiako Iraqueerle taldean

Juanjo Olasagarreren  Ezinezko maletak nobelari buruz hitz egingo  dute abenduaren 16an (asteartea) 19:00etan Donostiako Egian Iraqueerle taldean, Teila fabrikan.
ezinezqueer

Abe 16 25

Danele Sarriugarte beste zerbait Gasteizen

Danele Sarriugartek beste zerbait aurkeztuko du Oihana Aranak lagunduta  abenduaren 16an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Eva Forest Liburutopian.
zerbaitopia

Abe 16 25

Jule Goikoetxea Politeismo bastarta. Lau egun Angela Davisekin Lasarten

Jule Goikoetxearen Politeismo bastarta lau egun Angela Davisekin liburuari buruz arituko dira abenduaren 16an (asteartea) 18:30ean Lasarteko tertulia literarioan. Gidaria: Aintzane Usandizaga.
lasarte

Abe 15 25

Izaskun Gracia Basokoa Donostian

Izaskun Gracia Quintanaren Basokoa aztertuko dute abenduaren 15ean (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.
basokoa

Abe 14 25

Ane Zubeldia Magriñá kontra Elizondon

Ane Zubeldia Magriñák kontra poema liburua aurkeztuko du abenduaren 14an (igandea) 19:30ean Elizondoko Txokoto ostatuan.

kontra

Abe 14 25

Paul Eluarden poemak

1935eko abenduaren 14an jaio zen Paul Eluard poeta, Saint-Denisen. XX. mendeko poesiagintzan izen ezinbestekoa, surrealismoaren idazlerik idazleena, jardun politiko antifaxistan engaiatua, askatasuna idazten zuen poeta. Gernikaren garaipena poema, Mikel Antzak euskaratua, dugu engaiamendu antifaxista horren adibide guretzat hurbila.  Horrekin batera, Imanol Goienagak Ttu-Ttuá aldizkarian emandako zenbait poema, Koldo Izagirrek itzulitako hamar poema eta Ekaitz Sirventek ekarritako zortzi ere irakur daitezke euskaraz. Ahots eskertzekoa Eluardena, bizi ditugun arootan.

Paul Eluard. Argazkia: Man Ray

Paul Eluard. Argazkia: Man Ray

Abe 13 25

Karel Capek Arrabioen gerra Iruñean

Karel Capeken Arrabioen gerraKoro Navarrok euskarari ekarria- liburuaz ariko dira abenduaren 19an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.

Abe 13 25

Hasier Larretxea Guztia urruntzea da

Hasier Larretxeak Guztia urruntzea da poema liburua aurkeztuko du abenduaren 13an (larunbata) 18:00etan Arraiozko elkartean.

hasierlarretxea

Abe 13 25

Arantxa Urretabizkaia Zahartzaroaren maparen bila Hondarribiko Euskal Azokan

Arantxa Urretabizkaiaren Zahartzaroaren maparen bila aurkeztuko du abenduaren 13an (larunbata) 17:45ean Hondarribiko Euskal Azokan.
hondarri2

Abe 13 25

Markos Zapiain Ni laiko Honbarribiko Euskal Azokan

Markoz Zapainek Ni laiko saiakera aurkeztuko du abenduaren 13an (larunbata) 17:15ean Hondarribiko Euskal Azokan.
hondarri1

Abe 13 25

Vera Zasulitx eta Karl Marxen Errusiako gutunak Basaurin

Vera Zasulitx eta Karl Marxen Errusiako gutunak aurkeztuko dute Jone Gartzia itzultzaileak eta Pablo Oliverosek abenduaren 13an (larunbata) 12:00etan Basauriko Txarraska gaztetxean.
errusiako_gutunak

Abe 13 25

Joseba Tapia eta Natxo de Felipe
Harri eta herri

Duela 25 urte, 2000ko abenduaren 13an, Gabriel Arestiren Harri eta herri poema liburuaren aurkezpena egin zen Bilboko Kalderapekon.
Koldo Izagirrek egindako hitzaldiaren ondotik, Natxo de Felipe eta Joseba Tapia musikariek kontzertu labur eta hunkigarria eskaini zuten.

(gehiago…)

Abe 11 25

Grace Paleyren kontakizuna

Honela definitu zuen bere burua Grace Paley (1922-2007) ipuingile eta poeta estatubatuarrak: bakezale borrokalaria eta anarkista kooperatiboa. Vietnamgo gerraren kontrako protestetan maiz atxilotu zuten, eta 1978an kartzelatu egin zuten Etxe Zuriaren aurrean arma nuklearren aurkako pankarta bat zabaltzeagatik. Jasone Larrinagak euskaratu zuen Agur eta zorte on, New Yorken antzoki batean txartel-saltzaile lanean ari izandako Rosie Lieber-en istorioa dakarren ipuina. Irakurgai dakarkigu idazlearen jaiotegunean.

Abe 11 25

Lauaxeta Poesia, Artea, Ideologia Bergaran

Jon Kortazar irakaslea Lauaxeta Poesia, Artea, Ideologia aurkezten egongo da abenduaren 11an (osteguna) 19:00etan Bergarako Olaso dorrean.
lauaxetaOlaso

Abe 09 25

Unai Elorriaga Francesco Pasqualeren bosgarren arima Iruñean

Unai Elorriaga idazlea Francesco Pasqualeren bosgarren arima nobelari buruz arituko da abenduaren 11an (osteguna) 19:30ean Iruñean, Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldearen aurtengo azken saioan.
pasquale

Agenda

Efemerideak

Kritikak