Eka
25
20
Aktore eta zinema-zuzendaria, gidoilaria, Txirikorda eleberriarekin idazletzan sona eskuratu zuen Laetitia Colombanik. 2017an eman zuen argitara —ondoren Les Victorieuses kaleratu du—, eta azkar lortu zuen hedapena hainbat hizkuntzatan hiru emakumeren istorio honek. Naiara Beraciertoren eskutik, zatitxo bat euskaraz ere irakur dezakegu. Hemen daukazue.
Eka
25
20
Aitor Fresnedok kartzelan itzulitako Zaldi zoro aurkeztuko dute ekainaren 25ean (osteguna) 12:00etan Bilboko Bira kultur gunean. Argitaletxea: Ataramiñe.
Eka
20
20
Amagoia Gurrutxagak, Dana Moyak, Irati Agirreazkuenagak eta Idurre Eskisabelek Emaidazue hitz bat poesia emanaldia eskainiko dute ekainaren 20an (larunbata) 12:00etan Azpeitiko Dinamoa sormen gunean.
Eka
19
20
Mary Shelleyren Frankenstein hizketagai izango dute ekainaren 19an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.
Eka
18
20
Mari Luz Esteban Andrezaharraren manifestua liburu berriari buruz arituko da ekainaren 18an (osteguna) 18:30ean Getariko irakurle taldeko kideekin. Gidaria: Uxue Alberdi. Zuzenean jarraitzeko lotura.
Eka
18
20
Safo poesia guztia aurkeztuko dute ekainaren 18an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Itzultzailea: Maite Lopez las Heras. Argitaletxea: Balea Zuria.
Eka
11
20
Miren Agur Meabe Hezurren erretura nobelari buruz arituko da ekainaren 11ean (osteguna) 18:00etan Irungo irakurle taldeko lagunekin. Gidaria: Yurre Ugarte.

Eka
11
20
Autoa berritasun arriskutsu gisa ikusten du Pedro Migel Urruzunok Automobil gauzak narrazioan, 1912an. Elkarrizketak egituratzen duen gogoetan ikuspegi kostunbrista ageri zaigu, diglosia tantak, zirtoak… Urruzunoren baliabideak gai moderno batean. Eta 1984an Taxi baten agonia dakarkigu Joserra Utretxek, non taxia bera mintzo zaigun, heriotza ekarri dion istripua azalduz. Urruzonorenaren ondoan, gure ipuingintzaren bilakaera ezin hobeto erakusten duten estiloa, ikuspuntua eta tratamendua. Bi horiekin batera, ipuina.eus webgunean, beste bi: bata, beste idazle ezezagun bat ipuinaren generoa lantzen, Joakina Garaialderen Bejondeizula Mainaxi, 1930ekoa, herri ipuin kutsuko ipuina, ironia nagusitzen zaiola mezu moralari. Nobelagilea izango zenaren lehenetariko fikzioa, azkenik: Gotzon Garateren Koldarra (1967). Gaztetxoen arteko krudelkeria jatorra amaiera dramatikoarekin
Eka
10
20
Miren Agur Meabe Hezurren erretura nobelari buruz arituko da ekainaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Tolosako irakurle taldearekin, Yurre Ugarte gidari dela.
Solasaldian parte hartzeko argibideak.

Eka
10
20
Pello Lizarraldek Argiantza nobela berria aurkeztuko du ekainaren 10ean (asteazkena) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Erein
Eka
09
20
Ganbila bildumako hiru liburu berri aurkeztuko dira ekainaren 9an (asteartea) 12:00etan Bilboko Bira gunean. Emanaldia zuzenean jarraitu ahal izango da.

Eka
09
20
Galder Perezen hiru obra biltzen ditu Hiru geltoki lurrun liburuak: Lurrun minez, Lau metrora eta Off the record. Hiru lanok egilearen kezkak islatzen dituen unibertsoa osatzen dute: homosexualitatea, zentsura, Mozal legea, kazetaritzako ustelkeria… umoretik sobera urrun ibili gabe. Eremu ttikiak, espazio itxiak gustukoak ditu Galderrek. Normala, beraz, lan honetako hiru “geltokiak”, sauna bat, erietxe bateko gela bat, eta bulego bat izatea. Eta espazio itxi horretan sartu ditu bere pertsonaiak. Eta iduri du, hiru lanetan bere pertsonaietako bat bederen “ez-lekuan” legokeela. “Ez-lekuan” dago Jesus, “ez-lekuan” gidaria, eta “ez-lekuan” Karmele. “Ez-lekuan”… edo deseroso behinik behin. Sarean duzue osorik irakurgai.
Eka
09
20
Mami Lebrun antzezlana azken urte hauetan euskal antzerkigintza, pauso sendoz, jorratzen ari den ibilbide oparoaren adibide bat da. Kepa Errastik idatzia, Kepa bera partaide den Xake Produkzioak konpainiak 2016ko maiatzean estreinatu zuen. Mami Lebrun antzezlanean amonaren heriotzak sortutako zirrara pertsonala du fikzioak sorgune. Antzerkiak antzerkiaren barruan ematen dituen aukerak baliatuz, heriotzaz, doluaz, iraganaz, maite genituen gertukoen memoriaren zaintzaz, aurreko belaunaldiek bizitzea tokatu zitzaien mundualdiari emandako erantzunaz… eta, inplizituki besterik ez bada ere, oraingoari eta etorkizunari guk eman beharrekoaz hitz egiten du. Osorik eskaintzen dizuegu sarean.
Eka
08
20
Eneritz Artetxe Aranazen bi antzezlan bildu ditugu Isiltasuna honetan: antzeztu gabeko Isiltasuna, eta egileak berak Dxusturi bere konpainiarekin taularatutako Karramarroa. Elkartasuna, politika eta umore zorrotza, guztiak topatuko ditu irakurleak testu hauetan. Isiltasuna ozen mintzo zaigu emakumeen ahotsez, barrenak ateratzen dizkio isiltasunari, egunerokotasun ustez neutralaren zamak isilarazitakoen ahotsean dagoena arakatzen du. Karramarroan espero ez genuen estetika eta umore gordin batez bete zuen oholtza, bufoiaren kodigoetatik hurbil betiere. Osorik irakur dezakezue orain sarean.
Eka
05
20
Bixente Serrano Izko hil berri den honetan, merezi du haren emaitza literarioa erreibindikatzea. Eta horretarako, 1987an argitaratu zuen narrazio liburua aukeratu dugu, Onkoteak, orain sarean osorik irakur dezakezuna. Bere lehen liburu hartan, argi aski ikusten dira hitzarekiko maitasuna eta gatazka, literaturaren oinarrian dagoen ezinbesteko harreman hori. Zertzelada pertsonaletarako argigarria izan daiteke liburu horretako solaparako idatzi zuen autobiografia txikia.