Urr 22 20

Elsa Scheelen Zarautzen

Txillardegiren Elsa Scheelen nobelari buruz mintzatuko dira urriaren 22an (osteguna) 18:30ean Zarauzko Liburutegian.

Urr 22 20

Kamisoi zuri zetazkoa Eskoriatzan

Alaine Agirrek idatzitako Kamisoi zuri zetazkoa libururari buruz berbetan egongo dira urriaren 22an (osteguna) 18:30ean Eskoriatzako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

Urr 21 20

Bidean ikasia Azpeitiko emakumeen etxean

Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia liburuari buruz hitz egingo dute urriaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko Emakumeen etxean.

Urr 21 20

Feriatzaileak Altsasun

Patxi Larrionen Feriatzaileak liburuari buruz arituko dira urriaren 21ean (asteartea) 18:00etan Altsasuko irakurle klubean.

Urr 20 20

Dendaostekoak Bilboko Biran

Uxue Alberdi Dendaostekoak liburuari buruz arituko da berbetan Ane Zabala kazetariarekin urriaren 20an (asteartea) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean.

Urr 20 20

Miñan Abadiñon

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan hartuko dute hizpide urriaren 20an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

Urr 20 20

Miñan Tolosako irakurle taldean

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan hartuko dute hizpide urriaren 20an (asteartea) 19:00etan Tolosako irakurle taldean. Gidaria: Yurre Ugarte.

Urr 20 20

Basa Lasarten

Miren Amuriza Basa nobelaren gainean arituko da urriaren 20an (asteartea) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Urr 20 20

Ideia Vilariñoren Poesia kaiera Iurretan

Idea Vilariñoren Munduko Poesia Kaiera berbagai edukiko dute dute urriaren 20an (asteartea) 18:30ean Iurretako kultur etxean.

Urr 19 20

Arrakastaren aparrak Iñaki Irasizabal

Iñaki Irasizabalek Arrakastaren aparrak aurkeztuko du urriaren 19an (astelehena) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Elkar.

Urr 18 20

Miñan Baionan

Amets Arzallus, Lucien Etxezaharretarekin arituko da solasean Miñan hizpide hartuta, urriaren 18an (igandea) 14:00etatik aitzina Baionako Cité de arts arte eskolan, Haizebegi topaketen baitan.

Urr 15 20

VHS Larrabetzun

Oier Guillan idazleak VHS nobelari buruz berba egingo du urriaren 15ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzun.

Urr 15 20

Bi aldi erditu zinen nitaz, ama Maeztun

Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama liburuari buruz arituko dira solasean urriaren 15ean (osteguna) 17:30ean Maeztuko ludotekan.

Urr 14 20

Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe Bilbon

Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe errezitatzen arituko da urriaren 14ean (asteazkena) 19:30ean Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Loraldia.

Gidoia: Eneritz Artetxe; Irudiak: Aitor Gametxo; Musika: Amorante. Testuak: Miren Agur Meabe.

Urr 14 20

Suak pizten direnean Iruñeko Katakrak liburudendan

Mikel Sotok plazaratutako liburuarekin Suak pizten direnean poema errezitaldia egingo dute urriaren 14ean (asteazkena) 19:30ean – Gabriel Aresti jaio eta 87 urtera- Iruñeko Katakrak liburudendan. Petti, Harkaitz Cano, Oier Guillan, Edorta Jimenez, Jon Alonso, Irati Jimenez eta Mikel Soto.

Agenda

Efemerideak

Kritikak