Aza 25 20
Harkaitz Cano eta Uxue Alberdi literaturaz solasean Pasaian
Uxue Alberdi eta Harkaitz Cano literaturari buruz solasean arituko dira azaroaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Pasai Antxoko kultur etxean. Gidaria: Eider Perez. Euskaraldia.
Aza 25 20
Uxue Alberdi eta Harkaitz Cano literaturari buruz solasean arituko dira azaroaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Pasai Antxoko kultur etxean. Gidaria: Eider Perez. Euskaraldia.
Aza 23 20
Alex Gurrutxaga eta Anjel Lertxundi solasean arituko dira Historiaren tabernan Xabier Lete saioan azaroaren 23an (astelehena) 19:00etan Iruñeko Kondestable jauregian.
Aza 23 20
Mari Luz Estebanen Andrezaharraren manifestua poemategia berbagai azaroaren 23an (astelehena) 18:00etan Aramaioko liburutegian.
Aza 23 20
Kirmen Uribe idazlearen Emakumeak fabrikatik bueltan poema euskaraz eta ingelesez argitaratu dute New Yorker aldizkarian. Azaroaren 23arekin, paperezko edizioan zabaldu da.
Kirmen Uriberen poema, ahotsez grabatua ere paratu dute aldizkariaren edizio digitalean, ingelesez Elizabeth Macklin poeta eta itzultzailearen ahotsean; eta euskaraz egileak berak egina. Emailuetarako beste zazpi poema ere grabatu ditu Kirmen Uribek, hemen eskaintzen dizkizugunak.
Aza 21 20
Miren Agur Meabek Nire corpus idatzia irakurketa egingo du azaroaren 21ean (larunbata) 18:00etan Bilboko Berreginen Museoan, 20 gorputz 20 artista erakusketaren kariaz.
Aza 20 20
Narrazio-kolpe berria eman diogu ipuina.eus atariari, hainbat garai, estilo eta autoreren lanak ekarriz. Joakin Larretaren Azelaingo zubia (1881),herri ipuina literatura idatzira ekarri. 1908ko Gertatzen dana, Biktoriano Iraolarena. Gezurra badirudi ere, Facebook, Instagram eta enparauetan dabiltzanei aplikatzen ahal zaien zertzelada ironikoa. Damaso Intzaren Martin Zintzoa (1913, Larrungo hizkeraz, baina narrazioaren zentzunaz. Moraltasuna, bai, baina interesgarria hala ere. Urte berekoa, Jose Goikoetxeaundiarena, Ataungo basagizona. Tituluak iradokitzen duenaz bestera dator Ataunen erretore izan zen gizona. Apunte labur bat, erdi etnografikoa erdi soziala. Plano desberdinetan narratua. Justo Mari Mokoroak ederki asko idatzitako 1923ko Oker baten ondorea, Mariren mitoa menditarren artean. 1929ko Gizarajoa!, Luzear-ena, bikote baten kontu aldrebes ederra umore handiz emana dakarrena. Hiriaren presentzia. Ezizenak nor ezkutatzen duen ez dakigun Zetarri-k 1937an ondu zuen Guda jazokunak, fronteko pasadizo xelebre bat dakarrena mairuen kalterako. Mikel Zarateren hiru ipuin: Zaldibi / Iturri bat, harri bat, zuhaitz bat / Adan Aurpegi Adarraga. Kotxe kontua lehena; gerra galduaz alegia bigarrena, azkena burla dotore bat gramatikalariei, Euskaltzaindiari, eta baita EGA tituluari ere. Satiriko baten lan bikaina. Eta berriena Idurre Eskisabelen Biribilketa (1999). Kontu delikatu-deserosoak lantzen dituen narrazioa: haur suizidioa, amodio galdua, militantzia, damua…
Aza 19 20
Karmele Jaioren Aitaren etxea berbagai hartuko dute azaroaren 19an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako Loramendi kultur elkartean. Gidari: Mikel Antza.
Aza 19 20
Samara Velteren Nik sinisten dizut liburuaren inguruan solasean arituko dira azaroaren 19an (osteguna) 17:30ean Maeztuko ludotekan.
Aza 19 20
Ana Urkiza eta Begoña Durrutyk Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak aurkeztuko dute azaroaren 19an (osteguna) 11:00etan sarean egingo duten aurkezpenean. Argitaletxea: Elkar.
Aza 18 20
Bernardo Atxaga eta Aingeru Epaltza solasean arituko dira Kilker bat autopistan Atxagaren liburu berriari buruz azaroaren 18an (asteazkena) 19:00etan Iruñean, Nafarroako liburutegi nagusian.
Aza 18 20
Paul Auster idazlearen Sunset Park solaserako gai izanen dute azaroaren 18an (asteartea) 18:00etan Altsasuko irakurle klubean.
Aza 18 20
Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama liburuari buruz arituko dira solasean azaroaren 18an (asteazkena) 18:00etan Pirinioko irakurle talde sortu berrian, Aurizberriko Liburutegi publikoan. Gidaria: Mikel Antza.
Aza 18 20
Aitziber Etxeberriak Olivetti liburu berria aurkeztuko du azaroaren 18an (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Aza 17 20
Cynthia Ozick idazlearen Xala berbagai hartuko dute azaroaren 17an (asteartea) 18:30ean Zornotzako liburutegian.
Aza 17 20
Ganbila bilduman hiru liburu berri aurkeztuko dira azaroaren 17an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburutegian.
Erika Olaizolaren Panpina, Sarah Kane idazlearen Zartatua eta 4.49 Psikosia eta Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren Bidaideak.


