Urt 21 21
Aldibereko Lasarten
Ingeborg Bachmann idazlearen Albibereko liburuari buruz hitz egiteko batuko dira urtarrilaren 21ean (osteguna) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Urt 21 21
Ingeborg Bachmann idazlearen Albibereko liburuari buruz hitz egiteko batuko dira urtarrilaren 21ean (osteguna) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Urt 20 21
Irati Elorrietak idatzitako Neguko argiak nobelari buruz arituko dira urtarrilaren 20an (asteazkena) 19:00etan Durangoko liburutegian. Gidaria: Leire Bilbao.
Urt 20 21
Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai urtarrilaren 20an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.
Urt 19 21
Asisko Urmenetak Sugarren mende komikia aurkeztuko du urtarrilaren 19an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Antolatzailea: Zaldiko Maldiko.
Urt 19 21
Rafa Egiguren idazlearen Txipiroiak bere beltzean liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 19an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko irakurle taldean.

Urt 18 21
Leslie Feinberg idazlearen Mari-mutil handi baten bluesa izango dute hizketagai urtarrilaren 18an (astelehena) 15:45ean Lekeitioko institutuan.
Urt 14 21
Bioi: Gabriel Arestiren eta Joxe Azurmendiren belaunaldi literarioari omenaldia egingo diote urtarrilaren 14an (osteguna) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
Urt 14 21
Felipe Juaristik idatzitako Erbesteko elurra izango dute mintzagai urtarrilaren 14ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean. Gidaria: Iratxe Retolaza.
Urt 13 21
Jon Alonso eta Mikel Soto Naparra kasu irekia liburuari buruz mintzatuko dira urtarrilaren 13an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.
Urt 12 21
Ingeborg Bachmann idazlearen Albibereko liburuari buruz mintzatuko dira urtarrilaren 12an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian. Gidaria: Uxue Alberdi.
Urt 12 21
Patxi Iturregiren Ur biren artean ipuin liburuaren gainean solasteko elkartuko dira urtarrilaren 11an (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan. Gidaria: Iñigo Aranbarri.
Urt 11 21
Pello Lizarralderen Argiantza nobelari buruz mintzatuko dira urtarrilaren 11an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.
Urt 10 21
1961eko urtarrilaren 10ean, duela 60 urte, zendu zen Dashiell Hammett. Eleberri beltzaren maisu handienetako bat, haren obrak itzal handia utzia du mundu osoko literaturan. Maltako belatza, Uzta gorria, Gizon Argala, klasikoak dira. Eta euskaraz irakur daitezke, bereziki Igela argitaletxeak eta Xabier Olarrak egindako lanari esker. Hammetten heriotzaren urteurrena dela, ilbeltz hau haren ipuin batekin epeldu nahi izan dugu: Behin bakarrik urka zaitzakete.
Urt 08 21
Mikel Sotok Suak pizten direnean poema errezitaldia egingo du Irati Jimenez eta Harkaitz Canok lagunduta urtarrilaren 8an (ostirala) 20:00etan Oñatiko Antixena gaztetxean.

Urt 08 21
1896ko urtarrilaren 8an hil zen poeten printzea, Paul Verlaine. Frantziako, eta Europako, XIX. mendeko poesia ardaztu zuten mugimenduetan pisu handikoa, parnasianismoa eta sinbolismoa, bere garaiko eta bere garaiaren seme izan zen Verlaine. Charles Baudelaireren eraginpean, Poèmes saturniens-ek artearen ateak ireki zizkion, eta hala jarraitu zuen Romances sans paroles eta, neurri apalagoan, bere bizitza amaierako poemekin. Les Poètes maudits liburuak poetikaren abanguardian ere jarria, Rimbaudekiko harremanak asko markatu zuen. Garaiko musikariek (Debussy) eta pintoreek (Manet) haren poemak lan-iturri izan zituzten. Lauaxetak haren lana ezagutu eta estimatua, haren hainbat poema euskaratu zituen, eta geroztik Gabriel Aresti, Joakin Balentzia, Luigi Anselmi, Koldo Izagirre eta Hedoi Etxartek egin dute. Hemen eskaintzen dizkizugu guztiak.