Urt 28 21

Ene herri txikia Arrasaten

Gaël Faye idazlearen Ene herri txikia hizketagai izango dute urtarrilaren 28an (osteguna) 18:30ean Arrasateko kulturaten.

Urt 28 21

Kristalezko begi bat Zaraitzun

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelari buruz berba egingo dute urtarrilaren 28an (osteguna) 18:00etan  Otsagabiako kontsultategian,  Zaraitzuko irakurle taldean.

Urt 28 21

Basa Eskoriatzan

Miren Amurizak idatzitako Basa hizpide hartuko dute urtarrilaren 28an (osteguna) 18:00etan  Eskoriatzako irakurle taldean.

Urt 27 21

Bioklik Donostian

Asel Luzarraga Bioklik liburuari buruz solasean arituko da urtarrilaren 27an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Egia kultur etxean. Gora Egia!

Urt 27 21

Ene baitan bizi da Barañainen

Maddi Ane Txoperenak idatzitako Ene baitan bizi da liburuari buruz solastuko dira urtarrilaren 27an (asteazkena) 19:00etan Barañaingo irakurle taldean.

Urt 27 21

Etxera bidean Aurizberrin

Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai urtarrilaren 27an (asteazkena) 18:00etan eta 19:00etan Aurizberriko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.

Urt 27 21

Jaume Subiranaren 10 poema

Idazlea eta itzultzailea da Jaume Subirana (Bartzelona, 1963). Zazpi poesia liburu argitaratu ditu (Final de festa; Una pedra sura…) eta hainbat sari irabazi. Saiakerak eta “ohar liburuak” ere argitaratu ditu, aforismo, apunte eta kronikez osatuak. Billy Collins, Seamus Heaney, Ted Kooser, Berta Piñan, Gary Snyder eta Robert Louis Stevensonen lanak, besteak beste,  itzuli ditu katalanera. Artifiziorik gabeko poesia da berea, bizitzan zuzen arakatzen duena. Haren hamar poema ekarri dizkio euskarari Leire Bilbao poetak.

Urt 26 21

Ahardikeriak Tolosan

Marie Darrieussecq idazlearen Ahardikeriak izango dute hizketagai urtarrilaren 26an (asteartea) 19:00etan Tolosako irakurle taldean.

Urt 26 21

Azken bala: batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira Iruñean

Hasier Larretxea Azken bala: batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira poema liburuari buruz solastuko da urtarrilaren 26an (asteartea) 19:00etan Iruñeko. Nafar Ateneoan. Joxe Miel Bidador poesia taldea.

Urt 22 21

Neskamearen ipuina Iruñean

Margaret Atwood idazlearen Neskamearen ipuina izango dute solaserako urtarrilaren 22an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendaren irakurle taldean.

Urt 22 21

Turista klasea Donostiako Teila fabrikan

Kattalin Miner eta Danele Sarriugarte Turista klasea liburuari buruz solasean arituko dira urtarrilaren 22an (ostirala) 18:00etan Donostiako Egia auzoan dagoen Teila fabrikan.

Urt 22 21

Zerua gainbehera dator Guardian

Zerua gainbehera dator, Lorenza Mazzettik idatzi eta Fernando Reyk eta Xabier Olarrak euskarara ekarritako liburuaz arituko dira urtarrilaren 22an (ostirala) 17:00etan Guardian.

Urt 22 21

Sekula ez kontatu beharrekoak

Irakurraldia egin zuen 2020ko urtarrilean, orain urtebete, Iban Zalduak, Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak izenburukoa, Koruko Heras piano-jotzaileak lagunduta. Elkar argitaletxearekin 2018an kaleratutako izen bereko ipuin liburutik bi narrazio irakurri zituen idazleak, eta baita Ipuin euskaldunak (Erein, 1999) obrako ipuin bat eta hiru ipuin argitaragabe. Herasek Aita Donostia, Eduard Pütz, Bern Alois Zimmermann, Maurice Ravel, Edith Piaf, Erik Satie, Richard Rodgers eta Lorenz Hart egileen piezak jo zituen. Hemen irakur ditzakezu orain sei narraziook.

Urt 21 21

Etxera bidean Aretxabaletan

Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

Urt 21 21

Odolekoak Larrabetzun

Antxiñe Mendizabalen Odolekoak lanari buruz  arituko dira berbetan urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak